Ikasturte osoko paleta ikastaroak emango dituzte Azkoitian, emakumeentzat

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 26a

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, urtero bezala, Emakumea Pilotari proiektua jarriko du abian Azkoitian. Emakumeen parte hartzea sustatzeko, urte osoko paleta ikastaroak eskainiko ditu, 18 urtetik gorako neskentzat. Urriaren bigarren astean hasiko dira eskolak, eta ekain bukaeran amaitu. Astean ordu eta erdiko saioak izango dira, Gurea pilotalekuan; astelehenean edo ostiraletan, 17:30etik 19:00etara. Materiala ikasleak berak eraman beharko du, eta 115 euro ordaindu beharko du ikastaroko (asegurua barne). Irailaren 30etik urriaren 11ra eman daiteke izena, Azkoitiko kiroldegiko sarreran dauden eskuorriak betez, naroa.pilota@kirolak.net helbidera idatzita, edo 943-47 14 63 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide