Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Faborez 07 diskoa kaleratu du. Azkoitiarrak eta herriarekin lotura duten trikitilariek hartu dute parte diskoan, eta horregatik lana andramarietan aurkeztea erabaki du elkarteak.
Lau bikotek grabatu dute Euskal Herriko Trikitilari Elkartearen zazpigarren diskoa: Juan Garate Maltzeta trikitilari azkoitiarraren alaba Mamen Garate Maltzeta eta Nerea Ugartek, Julian eta Erramun Azkune Barrenola anaiek, Xabier eta Ibon Alberdi Zabale anaiek eta Juan Jose Eizagirre Jauregi eta Andere Astigarragak. «Belaunaldi baten isla izan diren trikitilariak, eta errepertorio tradizionala batu nahi izan ditugu». Elkartearen iritziz, bilduma «oso garrantzitsua» da Faborez 07, erromerietan urteetan entzun ahal izan diren piezak «euskarri seguru batean» bilduta gordetzeko aukera ematen duelako.
Trikitilariek erromeriarekin aurkeztuko dute diskoa, Andramari bezperan, erromeria giroa sustatzeko eta diskoa jendaurrera eramateko asmoz. Erromeria eta trikiti zaleek 22:30ean izango dute zita, Balda Plazan.