Irudietan: Urrategiko amabirjinak

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 15a

Adin eta gustu guztientzako moduko ekitaldiak izan dira gozagai Azkoitiko Urrategi auzoan asteburuan. Amabirjin jai jendetsuak izan dira, eta besteak beste, harri jasotze erakustaldia izan zen Goenatxo II.aren eta Goenatxo III.aren eskutik, haurrek gozatu egin zuten Gorriti eta bere animaliekin, meza nagusian Jenaro erretore ohiari Zorionak zuri abestu zioten, eta erromeria eskaini zuten Zabalek eta Larrañagak. Gizon-emakume proba, berriz, Orioko neskek irabazi zuten, 34 plaza eta erdi eginda, Urrategiko mutilek baina plaza erdi gehiago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide