Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundeko Parrokian azken bisita gidatua egingo dute

Ane Olaizola 2013ko eka. 12a, 12:00

Azkoitiko parrokia (Ane Olaizola/Hitza) Mendizabalek eskainiko du bisita, larunbatean; txartelak aurrez erreserbatu behar dira. Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan, azken bisita gidatua egingo dute larunbatean Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundeko Parrokia ezagutzeko. Herriko kronista ofiziala eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko Gipuzkoakoa lehendakariden Juan Bautista Mendizabalek gidatuko du bisita, eta bertaratzen direnek elizako erretaula eta pinturak eta horien historia azalduko du. 17:00etan elkartuko dira, eliza atarian, eta horretarako txartelak aurrez erosi behar dira, bi eurotan, Azkoitiko Elkargunean. Larunbat goizean jarriko dituzte salgai, eta bisita ordua bitartean eros ahal izango dira. Gainera, aurrez erreserbatu behar dira txartelak; ostiralean 13:00ak baino lehen 943 15 18 78 edo 943-85 11 00  telefonoetara deitu behar da horretarako. Honako korreo elektroniko helbideetara ere idatzi daiteke: info@tierraignaciana.com edo , info@tierraignaciana.com

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide