Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
10. urtez ospatu dute 3x3 saskibaloi txapelketa Azkoitiko plazan. 09:00etan hasita, bazkalordura arte aritu dira Iraurgi SBko gaztetxoak baloiak saskiratzen. Guztira 51 taldek hartu dute parte, iaz baino 7 talde gehiagok: 13 alebin mutiletan eta 8 alebin nesketan; eta benjamin mailari dagokionez, 20 mutiletan eta beste 8 nesketan.