Anaitasunak Jubenilen Euskal Liga irabazi du lehenengo aldiz

Ane Olaizola 2013ko apirilaren 30a

Jubenilen Euskal Ligan dabilen taldeak liga irabaztea lortu zuen, eta hain zuzen, Azkoitiko futbol taldearen historian liga hori lehenengoz irabazi duen taldea izan da. Basauriko Indartsu taldearen aurka jokatu zuten finala azkoitiarrek, eta tantorik gabeko berdinketarekin amaitu zuten saioa. Emaitza hori, ordea, nahikoa izan zuten liga irabazteko, aurretik mailaz igotzea ziurtatuta bazuten ere. Halaber, herriko jokalariei animoak emateko zaleez betetako bi autobus joan ziren Basaurira. Partida «ona» izan zela adierazi du Anaitasunako lehendakari Javier Zubizarretak, eta oso gustura agertu da taldearen emaitza eta jokaerarekin. Taldeak eta elkarteko zuzendaritzak, larunbatean ospatu zuten garaipena. Horrez gain, Anaitasunak ate irekien saioa egingo du bazkideekin ostiralean; 19:00etan elkartuko dira, Txerloian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide