Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean egun osoko ekitaldiekin ospatu zuten azkoitiarrek Herrira Eguna. Korrika saioa egin zuten goiz partean hainbat herritarrek, eta bazkalaurretik pilota partidak, triki-poteoa eta haurrentzako puzgarriak egon ziren. Bazkaria, Kontzejupen, presarik gabe, eta arratsaldean, eguna borobiltzeko, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin zuten hamarnaka eta hamarnaka lagunek herrian zehar.