Azkoitiko Korrika Batzordea
Azkoitiko Korrika Batzordeak Korrika Kulturaleko ekimen ugari antolatu ditu, eta aste osoan zehar hitzaldi sorta izango da Elkargunean; Juan Bautista Mendizabal historialariak
Azkoitiko mitologia hitzaldia eskainiko du gaur. Bihar, berriz, euskarazko Wikipediko kidea den Josu Alberok
Wikipedia euskaraz, 10 urte saioa emango du. Azkenik, ostegunean, Alberto Gonzalez pilotagilea Azkoitiko pilotagintzaz arituko da. Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira, Elkarguneko Oteiza Plaza aretoan.
Larunbatean, Korrikaren Festa izango da, eta egun osoan ekitaldiak izango dira. Kontzejupean Mintzasalda egingo dute; mahaiaren inguruan elkartuta, gai desberdinen inguruan euskaraz hitz egingo dute taldeek, 11:30ean. 20:30ean, Losintxa Lehiaketako sari banaketa egingo dute. 21:00etan bertso txotxa egingo dute, eta herriko bertsolari profesional eta afizionatuak arituko dira kantuan. Gauean, berriz, The friday´s crew eta Arcada Social taldeen kontzertuak izango dira plazan, 23:00etan.