Azkoitiko Duatloiaren blog berria martxan da jada

Urola Kostako Hitza 2013ko ots. 6a, 09:36

Azkoitiko Triatloi Taldeak XIV Azkoitiko Duatloiaren blog berria estreinatu du; oraindik webgunea guztiz osatu baldin badago ere, lasterketaren inguruko informazioa eta argazkiak ikus daitezke, honako helbidean: www.azkoitikoduatloia.blogspot.com. Aurten, apirilaren 13an jokatuko da lasterketa, eta zenbait aldaketa izango dituela aurreratu dute antolatzaileek; hala nola, ibilbidea egokituko dute. Azkoitiko duatloiaren informazioa www.facebook.com/AzkoitikoDuatloia helbidean ere aurkitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide