Atano Pilota Txapelketako partidak izango dira bihar

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 6a

Aurreko urteetako txapelketako une bat (Urola Kostako Hitza) Atano III. Pilota Txapelketako jardunaldiak izango dira bihar arratsaldean, eta 17:15eatik aurrera zazpi partida jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan; lehenengo lau norgehiagoka bederatzi eta hamar urteko neskek jokatuko dituzte, eta ondorengo hirurak hamabi eta hamahiru urteko mutilek jokatuko dituzte. Astearte eta ostegun arratsaldetan eta larunbat goizetan jokatzen dituzte partidak neska-mutilek. Azkoitiko Oteiza Pilota Elkarteak antolatu du txapelketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide