Urola Kosta eskualdeko eta Donostialdeko Karate Txapelketa jokatu dute gaur Elkargunean. 150 umek hartu dute parte eskolarteko txapelketan, eta 40 karate jokalari azkoitiar izan dira tartean.
Eguraldi txarrari aurre eginez, jende ugari gerturatu da kirol txapelketa ikustera. Argia joan ere egin da, baina giro onean aritu dira. Gipuzkoako Karate Federazioak Azkoitiko Anaitasuna Kanku elkartearekin elkarlanean antolatu du ekimena, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin.