Fame Jr musikalaren azken emanaldiak izango dira
(Alai Batza)
Azkoitiko Floreaga ikastetxean On Bosco jaiak ari dira ospatzen. Ikastetxeko zaindariari omentzeko ospakizunak eta ekitaldi kulturalak egingo dituzte datozen egunetan. Asteburuan izango dira lehenengo ekimenak, eta salestar komunitateak On Bosco Festa ospatuko du; meza ondoren, bazkaria egingo dute ikastetxeko ikasle ohiek.
Astelehenean, 16:00etan, Ander Izagirre kazetariak Boliviako ume meatzarien inguruko hitzaldia eskainiko du, On Bosco aretoan, eta argazkiekin uztartuko du saioa.
Ostegunean, berriz, Bertsolharitza saioa egigno dute, eta bertsoen bitartez ipuinak kontatuko dizkiete Lehen Hezkuntzako ikasleei. Arratsaldean, berriz, Xabi Larreak Filamento farolaria malabarismo ikuskizuna eskainiko du Baztartxon, 15:30ean. Ordu berean, gynkana eta merienda egingo dute ikastetxeko jolastokian.
Otsailaren 1ean jarraituko du kultur asteak, eta askotariko ekintzak izango dira orduan ere; 13:00etan, Jose Lus Eizagirre mendizale azkoitiarrak 2011n Boliviara egindako bidaia kontatuko du argazkiekin, On Bosco astetoan. Horrez gain, Aitzol Villahozek Gure Ametsak txontxongilo emanaldia eskainiko du, 16:15ean. 22:00etan, berriz, Alai Batza taldeak euskaraz egokitu duten Fame Jr musikala ikusteko aukera izango da, On Bosco aretoan.
Fame Jr. ikuskizunaren azken emanaldia otsailaren 3an izango da; Bizkaiako Gurutzetako Salestarrak ikastetxean eskainiko dute azken saioa.