Besteak beste, Eneritz Artetxe izango da bertsotan
Zakela Kultur Elkarteak Sagardotegiko Bertso Afaria antolatu dute ostiralerako; hileko azken ostiraletan egiten duten presoen eskubideen elkarretaratzearen ondoren, Silbia Etxaniz, Jokin Landa, Ugaitz Beristain, Eneritz Artetxe eta Jokin Sudupe
Pio izango dira bertsotan bertako egoitzan, eta bertaratzen direnek sagardotegiko ohiko menua izango dute jateko: bakailaoa, tortila, txuleta, gazta eta intxaurrak eta kupeletako sagardoa. Bertara joatea nahi duenak dagoeneko eros ditzake txartelak, Zakela tabernan, 20 euroren truke. Antolatzaileek gomendatu dute aldez aurretik eros ditzatela txartelak.