Inauteriak otsailaren 8an eta 9an ospatuko dituzte Azkoitian, eta udalak mozorro onenak sarituko ditu beste urte batez; lehiaketa abiatu du dagoeneko udalak, eta bertan parte hartzeko otsailaren 7ra bitartean eman dezakete izena herritarrek.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko hamasei urte eduki behar da gutxienez, eta izena emateko edo informazio gehiago lortzeko udaletxeko harrera bulegora jo behar da.