Bideoa: angulak Zumaian harrapatu eta Azkoitian askatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 11

http://www.youtube.com/watch?v=C6U1YcB5gN4&feature=share&list=UUTMIYZTCdoKhpg2BZuxURxw   Urola ibaia angulaz birpopulatzeko saioa egin dute gaur eskualdean. Bart gauean Zumaiako arrantzale batzuk eta Azti Tecnalia angulatan izan dira, eta gaur goizean, 10:30ak aldean Azkoiti partean bota dituzte Urola ibaira. Uraren Euskal Agentziak sustatuako ekimenak komunikabide askoren arreta bereganatu du, eta angulak ibaian askatzeko uneak kamera asko erakarri ditu. 2 kilo angula askatu dituzte. Egitasmoa Urola ibaiaren arroa angilaz birpopulatzeko asmoz egin dute, aurreko urtean Oria ibaian egin zuten saiakeraren ondotik. Arduradunen esanetan, Urola angulen garapenerako "kalitate handiko" gunea da, egun ez baitago espezie horren populaziorik. Uraren Euskal Agentziak adierazi du Oria eta Urolako esperientziek izan duten emaitzak eraginkorrak baldin badira Espainiako Estatuko iparraldeko arro guztietara zabalduko dutela.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide