Sei pilota partida izango dira bihar eta etzi, Gurean

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 10a

Oteiza pilota elkarteak jakinarazi duenez, asteburuan sei pilota partida izango dira herrian, alebinetatik hasi eta Euskadiko nagusien mailaraino; bihar, 19:15eatik aurrera, Unai Izagirre eta Imanol Lasa, Igor Txurruka eta Joseba Zendoia eta Markel Andueza eta Iñaki Iparragirreren arteko norgehiagokak izango dira; larunbatean, berriz, Iñaki Azkoitia eta Jagoba Uranga, Endika Cuevas eta Aitor Azkoitia eta Julen Oñederra eta Unai Garateren arteko partidak izango dira, 16:00etan, Gurea pilotalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide