Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Artxamendi Gazte Topalekuak antolatuta, Gazte Astea ari dira ospatzen atzotik. Atzo arratsaldean zehar hainbat tailer egin zituzten Artxamendin; hala nola, pultserak edota lepokoak egiten aritu ziren. Gaur patata tortilla lehiaketa egingo dute Kontsejupean, eta parte-hartzaileek zartagia, sardeska eta labana eraman beharko dituzte. 16:30etik aurrera, berriz, mus eta eskoba txapelketa izango dute, Artxamendin. Bihar izango da Gazte Asteko azken eguna, eta goizean futbito txapelketa izango dute Elkargunean. Arratsaldean banatuko dituzte sariak, meriendarekin batera.