Euskal tradizioa oinarri

Ane Olaizola 2012ko azaroaren 29a

Sanandresak. Egitaraua eta berrikuntzak. Azaroak 30, bihar. San Andres Eguna -Egun osoan.  Herriko plazako arkupetan postuak: taloak, txistorra… -09:30. Dultzaineroen eta trikitilarien kalejira. -10:00. Txuri Urdin elkarteak antolaturik, Marrazki eta Buztin Modelatze Lehiaketa. -11:00. Herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira. -12:30. Herriko plazan, herri kirol jaialdia. -16:30. Herriko plazan, Marrazki eta Buztin Modelatze Lehiaketako sari banaketa. -17:00. Kontzejupean, Azkoitiko Pilota Eskola elkarteak antolatuta, Kontzejupe Sariaren azken partidak. -22:00. Gurea Udal Probalekuan, San Andres Idi Dema Saria. Kintopekoak. Parte-hartzaileak: Julen Olasagasti, Iñaki Lopategi eta Azkoitiko Isidro Erretegia. Abenduak 1, larunbata. -11:00. Debako dultzaina eskolako partaideen kalejira. -12:00. Udaletxeko Areto Nagusian, XI. Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketako sari banaketa. -17:30. Baztartxo antzokian, Kutxak babesturik, haurrentzako Andersen, ahatetxo itsusia antzezlana. Sarrera doan. -17:30. Azkoitiko Parrokian, Kutxak babesturik, Donostiako Ereski Abesbatza mistoaren emanaldia. -22:00. Gurea Udal Probalekuan, San Andres Idi Dema Saria. Kintopekoak. Parte hartzaileak: Enaitz Oliden, Gonzalo Elgezabal, Laski eta Olasagasti. -23:00. Herriko plazan, Gozategi taldearen emanaldia. Abenduak 3, astelehena. -21:00. Gurea Udal Probalekuan, San Andres Idi Dema Saria. Kintopekoak. Parte hartzaileak: Muguruza, Rafa Alegria, Aratz Oliden eta Patxi Arzadun. Abenduak 4, asteartea. -22:00. Gurea Udal Probalekuan, San Andres Idi Dema Saria. Kintopekoak. Parte hartzaileak: Bixkiak, Patxi Illarreta eta Zubi Ondo. Sanandresetako elurra, [...]

Iazko jaietako irudi bat (Urola Kostako Hitza)

Sanandresak. Egitaraua eta berrikuntzak.

Azaroak 30, bihar. San Andres Eguna
-Egun osoan.  Herriko plazako arkupetan postuak: taloak, txistorra…
-09:30. Dultzaineroen eta trikitilarien kalejira.
-10:00. Txuri Urdin elkarteak antolaturik, Marrazki eta Buztin Modelatze Lehiaketa.
-11:00. Herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira.
-12:30. Herriko plazan, herri kirol jaialdia.
-16:30. Herriko plazan, Marrazki eta Buztin Modelatze Lehiaketako sari banaketa.
-17:00. Kontzejupean, Azkoitiko Pilota Eskola elkarteak antolatuta, Kontzejupe Sariaren azken partidak.
-22:00. Gurea Udal Probalekuan, San Andres Idi Dema Saria. Kintopekoak. Parte-hartzaileak: Julen Olasagasti, Iñaki Lopategi eta Azkoitiko Isidro Erretegia.

Abenduak 1, larunbata.
-11:00. Debako dultzaina eskolako partaideen kalejira.
-12:00. Udaletxeko Areto Nagusian, XI. Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketako sari banaketa.
-17:30. Baztartxo antzokian, Kutxak babesturik, haurrentzako Andersen, ahatetxo itsusia antzezlana. Sarrera doan.
-17:30. Azkoitiko Parrokian, Kutxak babesturik, Donostiako Ereski Abesbatza mistoaren emanaldia.
-22:00. Gurea Udal Probalekuan, San Andres Idi Dema Saria. Kintopekoak. Parte hartzaileak: Enaitz Oliden, Gonzalo Elgezabal, Laski eta Olasagasti.
-23:00. Herriko plazan, Gozategi taldearen emanaldia.

Abenduak 3, astelehena.
-21:00. Gurea Udal Probalekuan, San Andres Idi Dema Saria. Kintopekoak. Parte hartzaileak: Muguruza, Rafa Alegria, Aratz Oliden eta Patxi Arzadun.

Abenduak 4, asteartea.
-22:00. Gurea Udal Probalekuan, San Andres Idi Dema Saria. Kintopekoak. Parte hartzaileak: Bixkiak, Patxi Illarreta eta Zubi Ondo.

Sanandresetako elurra, neguaren abiadura dio esaera zaharrak. Hotzari aurre egiteko prest dira, ordea, azkoitiarrak, eta gaur gauetik etzira bitartean festa izango da nagusi herrian. Ohiturari jarraituz, euskal folkloreak hartuko du Azkoitia bihar, San Andres egunean. Udalak ohiko egitaraua prestatu du, eta goizetik hamaika postu jarriko dituzte plazan. Hala, trikitilari eta dultzaineroen kalerijarekin batera, txorizoa eta taloak dastatzeko aukera izango dute herritarrek iluntzera bitartean. Halaber, haurrentzako gozagarri diren animaliak erakutsiko dituzte. Izan ere, helduentzako ez ezik, umeentzako ere egun handia izan ohi da biharkoa. Txuri Urdin Elkarteak antolatuta, Marrazki eta Buztin Modelatze Lehiaketa egingo dute, eta haurrak herriko txokoekin eta jaiekin lotutako kontuekin euren artelantxoak egingo dituzte. Materiala 09:30etik aurrera jasoko dute umeek Txuri Urdinek Jausoro auzoan duten elkartean, eta eguerdian berdura plazan utzi beharko dituzte lanak. 16:30ean izango da sari banaketa, eta horien lanak Etxebeltzen jarriko dituzte ikusgai asteburuan; gainontzeko lanak berdura plazan ikusi ahalko dira.

Arratsaldean, berriz, Kontzejupe Sariaren pilota finalak izango dira. Eskuz binakako sei partida jokatuko dituzte neska-mutilek, 17:00etan hasita. Azken bi saioak jubenil eta senior mailakoak izango dira. Eskuz banaka jokatuko dituzte horiek norgehiagokak.

Idi demak asteartera arte
Aurten, ohi baino gehiago iraungo dute jaiek. Larunbatean ere izango dira ekitaldiak. Hala nola, Azkoitiko eta Azpeitiko udalek eta bi herrietako Agenda 21ek antolatutako Gure Inguruari begirada bat lehiaketako sari banaketa izango da. Asteburua aprobetxatuz, gauerako Gozategiren kontzertua antolatu dute udalak eta tabernariek.

Ohiko San Andres Idi Dema jokatuko dute Gurea probalekuan, Azkoitiko Idi Demen elkarteak antolatuta. Aurten lau egunetan jokatuko dituzte demak, eta guztira hamalau lagun lehiatuko dira.

Baserritar jantziak kalera
Udalak festetan «ondo pasatzera» eta «gozatzera» gonbidatu ditu herritarrak, eta baserritarrez janztera animatu ditu. Aurreko asteburuan izan ziren sanandresen inguruko lehenengo ospakizunak, eta orduan egin zuten danborradak harrera ona izan zuela gogoratu du udalak.

San Andres eguneko ekitaldi ezagunenetakoa izan ohi da herri kirol jaialdia. Orain arte gizonezkoek soilik egiten zuten erakustaldia, baina aurten  emakumezkoak ere arituko dira hainbat herri kiroletan , herriko plazan. Azkoitiko Udalak saio mistoa antolatu du lehenengo aldiz, «aniztasuna eta berdinatasuna» bermatzeko asmoz. «Herri kirolak ez dituztela soilik egiten  erakutsi nahi dugu, eta parekidetasunaren alde pauso bat emateko asmoz antolatu dugu ekitaldi mistoa», adierazi du Ibon Arrietak, Azkoitiko Udaleko Festa zinegotziak.

Modalitate askotako saioak
Bi emakume eta bi gizon arituko dira herri kirol saioan, bihar, 12:30etik aurrera. Arkaitz eta Ibai Arana anaiek eta Irati Astondoa eta Nahia Larrañagak hartuko dute parte ekitaldian. Ohiko erakustaldia egiteaz gain, ordea, bi taldeen arteko txapelketa ere izango da biharkoan. Hori hala, gaitasuna erakusteaz gain, besteak baino emaitza hobea lortzen ahaleginduko dira lehiakideak.
Orain arte aizkoran eta harria jasotzen aritu ohi ziren San Andres eguneko jaialdian parte hartzen zutenak, baina aurtengoan ohi baino modalitate gehiagotan arituko dira lau bizkaitarrak. Trontzarekin hasiko dute saioa, eta indarra eta azkartasuna erakusteaz gain, ebakidura bertikalak egin beharko dituzte. Ondoren, trontzalarien eta motoserradunen arteko lehiaketa hasiko da. Halaber, trontzalariak trontzalarien aurka ere lehiatuko dira, talde mistoak osatuz. Horrez gain, lokotx bilketak eta zaku lasterketak ikusteko aukera izango da eguerdi partean. Herri kirolen jaialdia amaitzeko, motoserrarekin hainbat figura egingo dituzte parte hartzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide