Beningo haurrei laguntzeko kanpaina abian da

Ane Olaizola 2012ko azaroaren 28a

Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak Beningo umeei laguntzeko kanpaina hasi du, Beningo umeentzat janariak. Afrikako gaztetxoek zure beharra dute lemapean. Janariz betetako edukiontziak bidaliko dituzte, eta Azkoitiko Floreaga ikastetxean jasoko dituzte arroza, dilistak, babak edota pasta. Ongi dauden bizikletak ere jasoko dituzte. Herritarrek Floreagako idazkaritzara eraman dezakete materiala, Gabonak bitartean. Halaber, abenduaren 5, 7, 14 eta 15ean herriko saltokietako atarian egongo dira egitasmoaren nondik norakoak azaltzen. Taldeak herrialde horretan «gosete handia» bizi dutela azpimarratu dute; «familia askok bi egunean behin otordu bat egiten dute, eta ume askok hiltzeko arrisku larria dute. Janari oso gutxi eta oso garesti dago, eta hornidura falta handia dute». Beraz, antolatzaileek herritarrei dei egin die egitasmoan laguntzeko. Horretarako edo informazio gehiago lortzeko 605-72 88 81 telefonora deitu daiteke. Zozketako saridunak Gazteak eta Garapena Taldeak zozketa antolatu zuen duela hainbat hilabete, Beningo kaleko umeen proiektua garatzeko. Dagoeneko zozkatu dituzte txartelak, eta Martxial Elorza eta Maipi Orbegozo izan dira saridunak. Bertan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek.

Azkoitiar batzuk Beningo kaleetan (Argazkia: Gazteak eta Garapena)

Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak Beningo umeei laguntzeko kanpaina hasi du, Beningo umeentzat janariak. Afrikako gaztetxoek zure beharra dute lemapean. Janariz betetako edukiontziak bidaliko dituzte, eta Azkoitiko Floreaga ikastetxean jasoko dituzte arroza, dilistak, babak edota pasta. Ongi dauden bizikletak ere jasoko dituzte.

Herritarrek Floreagako idazkaritzara eraman dezakete materiala, Gabonak bitartean. Halaber, abenduaren 5, 7, 14 eta 15ean herriko saltokietako atarian egongo dira egitasmoaren nondik norakoak azaltzen. Taldeak herrialde horretan «gosete handia» bizi dutela azpimarratu dute; «familia askok bi egunean behin otordu bat egiten dute, eta ume askok hiltzeko arrisku larria dute. Janari oso gutxi eta oso garesti dago, eta hornidura falta handia dute». Beraz, antolatzaileek herritarrei dei egin die egitasmoan laguntzeko. Horretarako edo informazio gehiago lortzeko 605-72 88 81 telefonora deitu daiteke.

Zozketako saridunak
Gazteak eta Garapena Taldeak zozketa antolatu zuen duela hainbat hilabete, Beningo kaleko umeen proiektua garatzeko. Dagoeneko zozkatu dituzte txartelak, eta Martxial Elorza eta Maipi Orbegozo izan dira saridunak. Bertan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide