Azkoitiko Herri Lasterketan txipa dortsalean bertan izango dute korrikalariek

Ane Olaizola 2012ko azaroaren 13a

Raka Maraton Azkoitiko eta Azpeitiko Atletismo Elkarteak Azkoitiko Herri Lasterketa antolatu du zortzigarren urtez, Azkoitiko Triatloi Taldearen eta Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkartearen laguntzarekin. Azaroaren 24ean izango da proba, herrian zehar, eta aurten hainbat berrikuntza izango da. Antolatzaileek Herrikrosa enpresaren bidez prestatu dute ekimena oraingoan, eta lasterkariek dortsalean txertatuta izango dute txipa, aurreko urteetan ez bezala. Hala, korrikalariek ez dute txipa eraman edo alokatu beharrik izango. «Sistema berria da, eta azkenaldian hala funtzionatzen dute lasterketetan, korrikalarientzat ez ezik, antolatzaileontzat ere askoz erosoagoa delako», adierazi dute Raka Maratoneko kideek. Dagoeneko eman daiteke izena lasterketarako, Azkoitiko Elkargunean, Azpeitiko Aradi saltokian, eta Internet bidez www.herrikrosa.com helbidean, hilaren 22ra bitartean. Aurrez eginez gero, 10 euro ordaindu behar da. Egunean bertan ere emango dute izena emateko aukera, baina orduan 15 euro ordaindu beharko dute korrikalariek. Antolatzaileek adierazi dutenez, momentuz lagun gutxik eman dute izena probarako, baina aurreko urteetan bezala, gehienek azken astean egingo dutelakoan dira. Iaz 600 lagunek hartu zuten parte proban. Urtetik urtera korrikalarien kopurua goraka joan dela adierazi du atletismo taldeak, eta aurten aurreko urteko kopurua mantentzea espero dute. Hamar kilometroko bidea Azaroaren 24ean 16:30ean hasiko da lasterketa. Herriko plazatik abiatuko dira lasterkariak, eta helmuga ere bertan izango dute. Ohi bezala, hamar kilometroko ibilbidea [...]

Azkoitiko Herri Lasteketako iazko irudi bat (Argazkia: Raka Maraton Elkartea)

Raka Maraton Azkoitiko eta Azpeitiko Atletismo Elkarteak Azkoitiko Herri Lasterketa antolatu du zortzigarren urtez, Azkoitiko Triatloi Taldearen eta Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkartearen laguntzarekin. Azaroaren 24ean izango da proba, herrian zehar, eta aurten hainbat berrikuntza izango da. Antolatzaileek Herrikrosa enpresaren bidez prestatu dute ekimena oraingoan, eta lasterkariek dortsalean txertatuta izango dute txipa, aurreko urteetan ez bezala. Hala, korrikalariek ez dute txipa eraman edo alokatu beharrik izango. «Sistema berria da, eta azkenaldian hala funtzionatzen dute lasterketetan, korrikalarientzat ez ezik, antolatzaileontzat ere askoz erosoagoa delako», adierazi dute Raka Maratoneko kideek.

Dagoeneko eman daiteke izena lasterketarako, Azkoitiko Elkargunean, Azpeitiko Aradi saltokian, eta Internet bidez www.herrikrosa.com helbidean, hilaren 22ra bitartean. Aurrez eginez gero, 10 euro ordaindu behar da. Egunean bertan ere emango dute izena emateko aukera, baina orduan 15 euro ordaindu beharko dute korrikalariek.

Antolatzaileek adierazi dutenez, momentuz lagun gutxik eman dute izena probarako, baina aurreko urteetan bezala, gehienek azken astean egingo dutelakoan dira. Iaz 600 lagunek hartu zuten parte proban. Urtetik urtera korrikalarien kopurua goraka joan dela adierazi du atletismo taldeak, eta aurten aurreko urteko kopurua mantentzea espero dute.

Hamar kilometroko bidea
Azaroaren 24ean 16:30ean hasiko da lasterketa. Herriko plazatik abiatuko dira lasterkariak, eta helmuga ere bertan izango dute. Ohi bezala, hamar kilometroko ibilbidea izango du lasterketak. Itzuli txiki bat eta bi handi egingo dituzte korrikalariek. Lehenengo itzulia herrigunean izango da, eta ondorengoak herria zeharkatuko dute; hala nola, Altzibarrera, Santa Klara eta Juin Txiki industrigunea zeharkatuko dituzte.

Sariei dagokienez, berriz, antolatzaileek ez dute dirurik banatuko. Hala ere, helmugara iristen den lehenengo gizonezkoak eta emakumezkoak oroigarri bana jasoko du. Horrez gain, Astigarraga Kit Line enpresako altzari bana jasoko dute lehenengo hiru korrikalariek. Antolatzaileek, gainera, guztien arten «opari ugari» zozkatuko dituztela aurreratu dute.

Raka Maraton taldeak lasterketa egunerako laguntzaileak behar dituela adierazi du. Hala nola, bidegurutzeak kontrolatzeko eta bestelako jardueretan aritzeko behar ditu bolondresak; interesa dutenak antolatzaileekin jar daitezke harremanetan, 685-76 01 23 telefonora deituz.

Lasterketa «herrikoia»
Hainbat urtetan «lehen mailako» korrikalariek parte hartu badute ere, antolatzaileek adierazi dute azken urteetan «lasterketa herrikoia» bihurtu dela Azkoitiko proba; orain arteko markei dagokienez, gizonezkoetan Mwahgi korrikalariak du errekorra, 29 minutu eta 53 segundurekin; emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Muruak du marka ezarria, lasterketa 34 minutu eta 39 segundutan amaitu ostean.

Lasterketaren inguruko informazio gehiago elkartearen www.rakamaraton.com helbidean aurkitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide