Javier Beristain: “Inguruko ilunpeak trenari indarra ematen dio”

Ane Olaizola 2012ko urriaren 17a

Javier Beristain argazkilari azkoitiarrak Badator argazkiarekin jaso du hirugarren saria Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako Tren bidea argazki lehiaketan. Lasaoko tren geltokitik irteten, aurrez aurre ikusten da lurrunezko trena. Nolakoa da Badator argazkia? Lasaoko tren geltokian iaz atera nuen lurrun makinaren argazkia da. Azpeitia aldera irten zuen trenak, keak dariola ikusten da. Zer dela eta aurkeztu zenuen hori lehiaketarako? Lehiaketa antolatu zutela jakin nuenean, nire artxiboan begira hasi nintzen, baina ohartu nintzen ezer gutxi nuela gai horren inguruan. Hala ere, nuenarekin zerbait egitea pentsatu nuen, eta iaz ateratako argazki bat Photoshop-arekin landu nuen. Epaimahaiak zer baloratu du argazki honetan? Egia esan, ez dakit. Maitane Ostolazak deitu zidan, albistearen berri emateko. Orduan esan zidan gustura zeudela izandako harrerarekin, eta poza eman ziola inguruko batek sarietako bat irabazi izanak. Kontraste nabarmeneko irudia da, ezta? Argazkia koloretan da, baina ingurua ilunpean egina dago, trenari indarra emateko. Albistea osorik irakurtzeko, klikatu hemen.

Javier Beristain, uztail honetako irudi batean (Hitza)

Javier Beristain argazkilari azkoitiarrak Badator argazkiarekin jaso du hirugarren saria Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako Tren bidea argazki lehiaketan. Lasaoko tren geltokitik irteten, aurrez aurre ikusten da lurrunezko trena.

Nolakoa da Badator argazkia?
Lasaoko tren geltokian iaz atera nuen lurrun makinaren argazkia da. Azpeitia aldera irten zuen trenak, keak dariola ikusten da.

Zer dela eta aurkeztu zenuen hori lehiaketarako?
Lehiaketa antolatu zutela jakin nuenean, nire artxiboan begira hasi nintzen, baina ohartu nintzen ezer gutxi nuela gai horren inguruan. Hala ere, nuenarekin zerbait egitea pentsatu nuen, eta iaz ateratako argazki bat Photoshop-arekin landu nuen.

Epaimahaiak zer baloratu du argazki honetan?
Egia esan, ez dakit. Maitane Ostolazak deitu zidan, albistearen berri emateko. Orduan esan zidan gustura zeudela izandako harrerarekin, eta poza eman ziola inguruko batek sarietako bat irabazi izanak.

Kontraste nabarmeneko irudia da, ezta?
Argazkia koloretan da, baina ingurua ilunpean egina dago, trenari indarra emateko.

Albistea osorik irakurtzeko, klikatu hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide