Parte hartze prozesuko egutegia

Ane Olaizola 2012ko urriaren 2a

Azkoitiko Udalak parte hartze prozesua hasiko du, 2013ko aurrekontuak herritarrekin batera prestatzeko. Horretarako, hainbat bilera egingo dute urrian, eta ondoren lan talde bat osatuko dute. Hau da bileren egutegia: -Urriak 16, asteartea. Baserri auzoetako bizilagunekin. -Urriak 17, asteazkena. Alde Zaharra, Txalonerreka eta Jausoroko herritarrekin. -Urriak 18, osteguna. Trenbidearen Zumardia, liburutegi ingurua, Bizkargi eta Ibaiondoko bizilagunekin. -Urriak 22, astelehena. San Martin, Floreaga, Altzibar eta Ipintzako bizilagunekin. -Urriak 23, asteartea. Arlo desberdinetan lanean ari diren talde, kontseilu, elkarte eta norbanakoekin. * Bilera guztiak Elkargunean izango dira, 18:30etik 20:30era. Azkoitiko Udalak parte hartze prozesua hasiko du, 2013ko aurrekontuak herritarrekin batera prestatzeko. Horretarako, hainbat bilera egingo dute urrian, eta ondoren lan talde bat osatuko dute. «Udalak bereziki landu eta indartu nahi du azkoitiarren parte hartzea. Herritarrekin egin nahi dugu politika, herriari eta herritarrei eragiten dieten gaiak elkarrekin lantzea da gure asmoa, eta beharrezkoa dela uste dugu eztabaidatu eta erabakiak batera hartzeko bitartekoak jartzea», adierazi du Esther Lizarraldek, Azkoitiko alkateordeak. Hala, iaz hasitako ekimena «sakondu» egingo dute aurten. Izan ere, Lizarraldek gogoratu du aurreko urtean «lehen pausoak» eman zituztela, udalak herritarren aurrean aurtengo aurrekontuen proposamena aurkeztu baizuten, eta bertaratu zirenen «ekarpenak» jaso. Hala, orduan «agindu» zutena praktikan jarriko dute orain, eta Danon herrixe prozesua hasiko [...]

Azkoitiko Udalak parte hartze prozesua hasiko du, 2013ko aurrekontuak herritarrekin batera prestatzeko. Horretarako, hainbat bilera egingo dute urrian, eta ondoren lan talde bat osatuko dute. Hau da bileren egutegia:
-Urriak 16, asteartea. Baserri auzoetako bizilagunekin.
-Urriak 17, asteazkena. Alde Zaharra, Txalonerreka eta Jausoroko herritarrekin.
-Urriak 18, osteguna. Trenbidearen Zumardia, liburutegi ingurua, Bizkargi eta Ibaiondoko bizilagunekin.
-Urriak 22, astelehena. San Martin, Floreaga, Altzibar eta Ipintzako bizilagunekin.
-Urriak 23, asteartea. Arlo desberdinetan lanean ari diren talde, kontseilu, elkarte eta norbanakoekin.
* Bilera guztiak Elkargunean izango dira, 18:30etik 20:30era.
Azkoitiko Udalak parte hartze prozesua hasiko du, 2013ko aurrekontuak herritarrekin batera prestatzeko. Horretarako, hainbat bilera egingo dute urrian, eta ondoren lan talde bat osatuko dute. «Udalak bereziki landu eta indartu nahi du azkoitiarren parte hartzea. Herritarrekin egin nahi dugu politika, herriari eta herritarrei eragiten dieten gaiak elkarrekin lantzea da gure asmoa, eta beharrezkoa dela uste dugu eztabaidatu eta erabakiak batera hartzeko bitartekoak jartzea», adierazi du Esther Lizarraldek, Azkoitiko alkateordeak.

Hala, iaz hasitako ekimena «sakondu» egingo dute aurten. Izan ere, Lizarraldek gogoratu du aurreko urtean «lehen pausoak» eman zituztela, udalak herritarren aurrean aurtengo aurrekontuen proposamena aurkeztu baizuten, eta bertaratu zirenen «ekarpenak» jaso. Hala, orduan «agindu» zutena praktikan jarriko dute orain, eta Danon herrixe prozesua hasiko dute bi aste barru. «Egun, nolako herria dugun eta nolakoa izatea nahi dugun hausnartuko dugu herritarrekin, eta lehentasunen inguruan hausnarketa bultzatu nahi dugu». Halaber, azkoitiarren ekarpenak «ahal den neurrian» kontutan hartuko dituztela agindu du udalak.

Urriak 16tik 23ra bitartean bilerak egingo dituzte herritarrekin, eta horretarako Elhuyar aholkularitza enpresaren laguntza izango du udalak. Hala nola, bertako teknikari diren Aitziber Salaberria eta Beñat Jauregik dinamizatuko dituzte batzarrak. Bilerak auzoka banatuko dituzte. Izan ere, udalak ahalik eta herritar gehien elkartzea nahi du, eta auzoka elkartuz gero, herritarrek euren bizitokietako errealitateak azaldu eta kontrastatu daitezkeela uste dute. Hala, urriaren 16an baserri auzoetako herritarrekin elkartuko dira; urriak 17an, berriz, Alde Zaharreko, Txalon Errekako eta Jausoroko biztanleekin egingo dute bilera; urriak 18an Trenbidearen Zumardiko, liburutegi inguruko, Bizkargiko eta Ibaiondoko herritarrekin elkartuko dira, eta urriak 22an San Martineko, Floreagako, Altzibarko eta Ipintzako bizilagunekin. Azkenik, urriaren 23an arlo desberdinetako kontseilu, elkarte eta norbanakoekin elkartu nahi du udalak. Bilera guztiak Elkargunean izango dira, 18:30eatik 20:30eara bitartean.

Bilera bakoitzetik diagnostiko bana egingo dute, eta bertan eremua eta arlo bakoitzaren egoera eta herritarrek  nola egon nahi duten jasoko dute. Ondoren, diagnostiko horiek guztiak eztabaidatu egingo dituzte, azaroaren 10ean egingo duten tailerrean. Bertan, azkoitiarrek etorkizunera begira zer nolako «herri eredua» eduki nahi duten ondorioztatuko dutela adierazi du Jauregik.  Azken pausoa izango da herritarrekin aurrekontuen lantaldea osatzea. Proposamen guztiak 2013ko aurrekontuetan «ahal den neurrian txertatzea» izango da honen helburua. Behin hori eginda, hartutako erabakien berri emango die udalak herritarrei, eta aurrekontuak aurkeztuko dizkiela adierazi du Jauregik. Halaber, Lizarraldek aurreratu du datorren urteko urtarrilerako aurrekontuak onartuta izatea dela udalaren helburua. Elhuyarreko teknikariak jakinarazi du bileretara joaten ez diren herritarrek ere izango dutela ekarpenak egiteko eta informazioa jasotzeko aukera. Izan ere, Azkoitiko Udalaren webgunean, www.azkoitikoudala.info helbidean, parte hartze prozesuari lotutako atal bat sortu dute. Horrez gain, danonherrixe@azkoitia.net helbidera idatzita ere herritarrek eman ditzakete iritziak.

«Guztien beharra»
Udalak herritarrak bileretan parte hartzera bultzatu ditu. «Gizarteak gero eta gehiago eskatzen du parte hartzea. Guztiok esaten dugu soilik lau urtean behin egitea ez dela nahikoa, eta politika guztion artean egin behar dugula beharrezkotzat jotzen dute», adierazi du Julen Garatek, Azkoitia Bai koalizioko zinegotziak. Hala, guztien ekarpenak «beharrezkoak» direla berretsi du udalak. «Politika egiteko modu berrietan sinesten dugu, eta aldaketa horretan aurrera egiteko beste pauso bat da hau. Gisa honetako prozesu bat jartzen dugun aurreneko aldia da, eta ikasteko ere balioko digu, etorkizunean ere parte hartzea indartzeko oinarriak finkatzeko».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide