Iraurgi Lantzen: «Uda sasoiko turismo balantzea positiboa da»

Nerea Uranga 2012ko ira. 18a, 07:00

Ekaineko, uztaileko eta abuztuko Urola Erdiko turismo balantzea eta datuak «positiboak» direla esan du Iraurgi Lantzenek. Loiolan kokatuta dagoen turismo bulegoko datuak aurreko hiruhilabeteetan goranzko joerari eutsi diotela adierazi du, eta Azkoitiko bisita gidatuen parte hartzeak eta Bost Geltoki Historian turismo eskaintzak «gorakada nabarmena» izan dutela nabarmendu. Aurreko hiruhilabetetan 8.160 bisitari hartu dituzte Loiolan dagoen turismo bulegoan. Horietatik gehienak abuztuan izan dira, 3.870. Eta erdiak pasatxo antolatutako bidaietan parte hartuz etorri dira Loiolara, baina horiek batik bat ekainean nagusitu dira, gainontzeko bi hilabeteetan euren kasa etorritako bisitariak gehiago izan direlako. Jatorria kontutan hartuta, «Espainiar estatutik etorritakoak 5.030 bisitari izan dira, Euskadikoak eta Nafarroakoak 890 eta atzerritik 2.240 etori dira». Ordu gutxiago zabalik Turismo bulegoko bisitarien datuak aurreko urteotakoekin ezin direla alderatu esan dute turismoko arduradunek. Izan ere, aurten bulegoa ordu gutxiagoz egon da irekita. Hala ere, aurtengo datuak orain bi urtekoak baina hobeak direla nabarmendu dute, «horrek esan nahi du goranzko joerari eusten diogula». Abuztuan Azkoitian eta Azpeitia bisita gidatuak antolatu dituzte. Azkoitikoetan 110 lagunek hartu dute parte eta bisitak Juan Bautista Mendizabalek zuzendu ditu. Parte-hartzaile gehienak azkoitiarrak izan dira (48), baina Euskal Herriko beste herri batzuetatik edota atzerritik etorritakoak ere izan dira. Bisita hauek «gorakada nabarmena» izan dutela esan [...]

Loiolako oroigarriei begira emakume bat iaz (Onintza Lete Arrieta/Urola Kostako Hitza)

Ekaineko, uztaileko eta abuztuko Urola Erdiko turismo balantzea eta datuak «positiboak» direla esan du Iraurgi Lantzenek. Loiolan kokatuta dagoen turismo bulegoko datuak aurreko hiruhilabeteetan goranzko joerari eutsi diotela adierazi du, eta Azkoitiko bisita gidatuen parte hartzeak eta Bost Geltoki Historian
turismo eskaintzak «gorakada nabarmena» izan dutela nabarmendu.

Aurreko hiruhilabetetan 8.160 bisitari hartu dituzte Loiolan dagoen turismo bulegoan. Horietatik gehienak abuztuan izan dira, 3.870. Eta erdiak pasatxo antolatutako bidaietan parte hartuz etorri dira Loiolara, baina horiek batik bat ekainean nagusitu dira, gainontzeko bi hilabeteetan euren kasa etorritako bisitariak gehiago izan direlako. Jatorria kontutan hartuta, «Espainiar estatutik etorritakoak 5.030 bisitari izan dira, Euskadikoak eta Nafarroakoak 890 eta atzerritik 2.240 etori dira».

Ordu gutxiago zabalik
Turismo bulegoko bisitarien datuak aurreko urteotakoekin ezin direla alderatu esan dute turismoko arduradunek. Izan ere, aurten bulegoa ordu gutxiagoz egon da irekita. Hala ere, aurtengo datuak orain bi urtekoak baina hobeak direla nabarmendu dute, «horrek esan nahi du goranzko joerari eusten diogula».
Abuztuan Azkoitian eta Azpeitia bisita gidatuak antolatu dituzte. Azkoitikoetan 110 lagunek hartu dute parte eta bisitak Juan Bautista Mendizabalek zuzendu ditu. Parte-hartzaile gehienak azkoitiarrak izan dira (48), baina Euskal Herriko beste herri batzuetatik edota atzerritik etorritakoak ere izan dira. Bisita hauek «gorakada nabarmena» izan dutela esan dute Iraurgi Lantzenekoek.

Azpeitiko bisitetan 49 lagunek hartu dute parte, hauetatik gehienak Herrialde Katalanekoak izan dira (22). Baina, parrokiko boluntarioek elizako ateak irekita eduki dituzte abuztu osoan eta haiek emandako datuen arabera 370 bisitari sartu dira eliza ikustera abuztuan, «horietatik 240 Espainiar estatutik etorritakoak izan dira».

460 bono salduta
Bost Geltoki Historian Azkoititik Zumaiara arteko turismoko eskaintzak bisitarien artean izan duen harrerarekin ere oso gustura daude Iraurgi Lantzeneko arduradunak, «bi hilabetean 460 bono saldu dira, 2011 urte osoan baino gehiago dagoeneko». Datu hori eskualde osoko turismo fluxuaren adierazletako bat dela diote eta horregatik positiboa dela. Turismo eskaintza honek oraindik martxan segitzen du, abenduaren 9a bitartekoa baita.

Horrez gain, bi ekimen berri ere martxan izan dituzte bailaran: Azkoitian pilotaren esperientzia eta Azkoitian eta Azpeitian pintxo tourrak.

Sektore pribatuari dagokionean, Urola Erdian Gipuzkoako gainontzeko eskualdetako antzeko joera eman dela diote, «balorazioak azpisektoreka desberdinak dira», esan dute Iraurgi Lantzenekoek. Urola Erdiko hoteletan eta nekazal etxeetan uztailean eta abuztuan «okupazio maila onak» eman direla azaldu dute. Museoetan eta interpretazio zentroetan ere bisitari kopuru «onak» izan dira.

Kontsumoa behera
Jaitsiera kontsumo mailan izan da. Jatetxeetan, salbuespen kasu zehatz batzuk izan ezik, beste guztiek kontsumo mailaren jaitsiera nabarmendu dute, «orokorrean uda nahiko juxtua izan dela adierazi dute». Turismo arduradunek kontatu dutenez, Loiolako berdegunean eta turismo bulegoko aparkalekuan familia eta lagun talde asko etxetik ekarritako jatekoa jaten ikusi da aurreko hiruhilekoan.

Tabernen kasuan, berriz,udako bisitarien inguruan «era guztietako balorazioak» jaso dituztela esan dute Iraurgi Lantzenekoek. «Azkoitiko eta Azpeitiko tabernetan kanpotarren presentzia antzeman dutenak badaude, baina baita bestelakoak ere».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide