Altuning Pro 2012 programaren baitan, Erasmus eta antzeko elkartruke programaren baitan parte hartu eta egitasmoak aurkeztu dituzten lau gazte saritu zituzten joan den larunbatean (irailak 15) Azkoitiko Intsausti jauregian. 73 gaztek aurkeztu dituzte egitasmoak eta sarituak izan direnak ingenieritza desberdinak ikasten ari diren lau izan dira: Alberto Diez Ibañez 26 urteko beasaindarra, Iñigo Iraola Goiburu 22 urteko hernaniarra, Nerea Iñurrieta Galarraga 22 urteko soraluzearra eta Amaia Arozena Amundarain 22 urteko donostiarra. Altuning Pro Kutxa Fundazioak, Altuna Fundazioak, Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo departamentuak bultzaturiko programa da. Goiko argazkian, sari banaketa emanaldian erakundeetako ordezkariak eta saritutako Inigo Iraola eta Nerea Iñurrieta. Saritu bakoitzak 3.000 euro jaso ditu.