Felix Azurmendi izango da erretore berria, Jose Maria Astigarragari lekukoa hartuta

Ane Olaizola 2012ko irailaren 13a

Azkoitiko kristau komunitateak bi ekintza berezi izango ditu igandean. Jose Maria Astigarragak, Azkoitiko erretoreak, kargua utziko du. Haren lekukoa hartuko du Felix Azurmendik, eta bata agurtu eta besteari ongi-etorria egingo diote Azkoitiko Elizbarrutiak eta herritarrek, ekintza berezien bidez. Hala nola, igandeko meza nagusia Joseba Gonzalez Bikario Nagusiak eskainiko du, 11:00etan. Halaber, Parrokiko koruak eta Iraurgi abesbatzek hartuko dute parte saioan. Meza ondoren kontzertua eskainiko dute Azkoitiko Musika Bandak eta herriko bi abesbatzek. Ondoren, bazkaria izango da. Astigarragak hamar urte egin ditu Azkoitiko erretoretzan, eta jubilatu egingo da orain. Halaber, osasun arazoek ere erretiratzera bultzatu dutela adierazi du apaizak: «Hanketan arazoak ditut, eta zailtasunak ditut bakarrik bizitzeko. Beraz, Donostiako egoitzara joango naiz bizitzera». Dena den, azken urteetan «lan asko» egin duela eta, pozik erretiratuko dela nabarmendu du. «Azkoitian oso ondo sentitu naiz, gainontzeko herrietan bezala». Dena den, herriko kristau komunitatea aldatzen ikusi du azken hamarkadan Astigarragak.  «Gizartearen krisia erlijioari dagokionean sakona da, eta hori herrian ere antzematen da». Azkoitian «krisia» geroago somatu dela adierazi du, baina herriko egoera gainontzeko herrietako bera dela adierazi du. «Oro har, erlijoaren gurtza asko jaitsi da, eta guraso gazteak, eta haur eta gazteak urrundu egin dira. Ez da jende berria gerturatzen Elizara. Ekintza bereziak izaten direnean [...]

Astigarraga

Jose Maria Astigarraga hamar urtez izan da Azkoitiko erretore (Onintza Lete Arrieta/Urola Kostako Hitza)

Azkoitiko kristau komunitateak bi ekintza berezi izango ditu igandean. Jose Maria Astigarragak, Azkoitiko erretoreak, kargua utziko du. Haren lekukoa hartuko du Felix Azurmendik, eta bata agurtu eta besteari ongi-etorria egingo diote Azkoitiko Elizbarrutiak eta herritarrek, ekintza berezien bidez. Hala nola, igandeko meza nagusia Joseba Gonzalez Bikario Nagusiak eskainiko du, 11:00etan. Halaber, Parrokiko koruak eta Iraurgi abesbatzek hartuko dute parte saioan. Meza ondoren kontzertua eskainiko dute Azkoitiko Musika Bandak eta herriko bi abesbatzek. Ondoren, bazkaria izango da.

Astigarragak hamar urte egin ditu Azkoitiko erretoretzan, eta jubilatu egingo da orain. Halaber, osasun arazoek ere erretiratzera bultzatu dutela adierazi du apaizak: «Hanketan arazoak ditut, eta zailtasunak ditut bakarrik bizitzeko. Beraz, Donostiako egoitzara joango naiz bizitzera». Dena den, azken urteetan «lan asko» egin duela eta, pozik erretiratuko dela nabarmendu du. «Azkoitian oso ondo sentitu naiz, gainontzeko herrietan bezala».

Dena den, herriko kristau komunitatea aldatzen ikusi du azken hamarkadan Astigarragak.  «Gizartearen krisia erlijioari dagokionean sakona da, eta hori herrian ere antzematen da». Azkoitian «krisia» geroago somatu dela adierazi du, baina herriko egoera gainontzeko herrietako bera dela adierazi du. «Oro har, erlijoaren gurtza asko jaitsi da, eta guraso gazteak, eta haur eta gazteak urrundu egin dira. Ez da jende berria gerturatzen Elizara. Ekintza bereziak izaten direnean bai, orduan izaten da jendea, baina urtean zehar bestelako errealitatea izan ohi dugu», dio apaizak. Hori hala izanik, azken urteetan sendotzak edo katekesiak beherakada izan dutela jakinarazi du. «Krisialdi» horretatik harago, kristau instituzioak izan dituen «nahasmenek» kristautasunari mesederik ez diotela egiten adierazi du Astigarragak.

«Erronka handia» aurretik
Hori hala izanik, erronka handia du aurretik Azurmendik. «Alde batetik, Azkoitira lasai noa, ez zaidalako asko axola apaiz zerbitzua non eman», adierazi du erretore berriak. Azurmendik uste du herriko kristau elkartean badela «ilusioa duen» eta «lan egiteko gogoz» dagoen taldea.

Parrokia ez ezik, auzoetako elizen ardura ere izango du, Txema Elizabal lagun duela. Hala, «maitasunaren eta elkartasunaren bultzatzailea» izan nahi du apaizak. Halaber, lehenengo zeregina herria eta elkartea bera ezagutzea izango dela adierazi du. «Jakin beharra dugu zer behar dituen elkarteak, eta horren arabera plangintza zehaztuko dugu, guztien artean». «Ahal duguna egingo dugu, Elizak lan asko duelako aurretik, baina horretarako prest nago», gaineratu du Azurmendik. Hori hala, bere helburua parrokia «animatzea» eta «zerbitzu onena» eskaintzea izango da, «beti ere herria helburu izanda».

Aurretik ere Azkoitia eta bertako herritar batzuk ezagutzen dituela adierazi du Azurmendik. Halaber, eskualdean ere aritutakoa da erretore berria. Izan ere, 1976. urte inguruan Matxinbeta eta Urrestillan aritu zen mezak ematen. Azurmendi 2000tik 2009ra bitartean Gipuzkoako bikario nagusia izan zen. Orduan, Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzaiak Gonzalez eta Juan Kruz Mendizabal izendatu zituen bikario nagusiak. Hori hala, Erromara joan zen, eta han pasa ditu azken bi urteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide