Jaurlaritzak hartuko du bere gain Oinartxoko lixibatuen kudeaketa

Ane Olaizola 2012ko irailaren 12a

Pello Bastarrika Azkoitiko alkateak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako teknikarien esanetan erakundea bera egingo dela Oinartxo Eginoberriko zabortegiko lixibiatuen kudeaketaren kargu. Hala ere, alkateak ez du zehaztu kudeaketa hori nork bideratuko duen. «Ez dakigu Jaurlaritza bera arduratuko den lixibiatuak tratatzeko kontratatu behar den enpresaren eta obra zuzendaritzaren lizitazioaz, edo guri utziko digun lan hori», adierazi du Bastarrikak. Horren aurrean, alkateak adierazi du udala «etxeko lanak» egiten ari dela, «badaezbada ere», Jaurlaritzak udalaren «kooperazioa edo kolaborazioa beharrezkotzat edo egokitzat jotzen badu ere». «Aldaketak sumatzen ditugu. Badirudi Jaurlaritza mugitzen hasi dela. Notifikazio ofizialik ez dugun arren,Jaurlaritzako teknikoak mugitzen hasi dira; jakinaren gainean gaude», adierazi du Bastarrikak. Halaber, Bastarrikak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak dagoeneko hainbat instalazio ezarri duela Oinartxo Eginoberriko zabortegian. Hala nola, bonba batzuk jarri ditu. Izan ere, Azkoitiko Udalak pasa zen astean ohartarazi zuen zenbait pertsonak «indarrez» eraman zituela bertako azpiegiturak, eta, ondorioz, zabortegiko lixibatuak «ibaira joateko moduan» utzi zituztela salatu zuen. Egoera horren aurrean, «premiazkoena» bonba bat jartzea zela adierazi du udalak, biltegi bat betetzean zabortegiko lixibiatuak beste depositora bideratzeko. Herri batzarra, datorren astean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak pasa zen ostiralean bost eguneko epea eman zion Hierros Eguino S.L. enpresari Urola ibaira lixibiatuen tratamendurik gabeko isuriak saihesteko neurriak hartzeko. Halaber, Arantza [...]

Oinartxo

Duela bi aste Azkoitia Lantzenen eremuan zeuden instalazioak eraman zituen hainbat pertsonak (Argazkia: Azkoitiko Udala)

Pello Bastarrika Azkoitiko alkateak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako teknikarien esanetan erakundea bera egingo dela Oinartxo Eginoberriko zabortegiko lixibiatuen kudeaketaren kargu. Hala ere, alkateak ez du zehaztu kudeaketa hori nork bideratuko duen. «Ez dakigu Jaurlaritza bera arduratuko den lixibiatuak tratatzeko kontratatu behar den enpresaren eta obra zuzendaritzaren lizitazioaz, edo guri utziko digun lan hori», adierazi du Bastarrikak. Horren aurrean, alkateak adierazi du udala «etxeko lanak» egiten ari dela, «badaezbada ere», Jaurlaritzak udalaren «kooperazioa edo kolaborazioa beharrezkotzat edo egokitzat jotzen badu ere». «Aldaketak sumatzen ditugu. Badirudi Jaurlaritza mugitzen hasi dela. Notifikazio ofizialik ez dugun arren,Jaurlaritzako teknikoak mugitzen hasi dira; jakinaren gainean gaude», adierazi du Bastarrikak.

Halaber, Bastarrikak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak dagoeneko hainbat instalazio ezarri duela Oinartxo Eginoberriko zabortegian. Hala nola, bonba batzuk jarri ditu. Izan ere, Azkoitiko Udalak pasa zen astean ohartarazi zuen zenbait pertsonak «indarrez» eraman zituela bertako azpiegiturak, eta, ondorioz, zabortegiko lixibatuak «ibaira joateko moduan» utzi zituztela salatu zuen. Egoera horren aurrean, «premiazkoena» bonba bat jartzea zela adierazi du udalak, biltegi bat betetzean zabortegiko lixibiatuak beste depositora bideratzeko.

Herri batzarra, datorren astean
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak pasa zen ostiralean bost eguneko epea eman zion Hierros Eguino S.L. enpresari Urola ibaira lixibiatuen tratamendurik gabeko isuriak saihesteko neurriak hartzeko. Halaber, Arantza Leturiondo sailburuordeak Hierros Eguino enpresari jakinarazi zion «premiaz» informa dezala Jaurlaritza etorkizunean hartutako neurriei buruz. Honek adierazi zuen, hori gertatu ezean, exekutiboak berak hartuko dituela neurriak, enpresaren kontura. Horren aurrean, Bastarrikak adierazi du jakitun dela Jaurlaritza eta Hierros Eguino enpresa «biltzen» ari direla. «Espero dugu Jaurlaritzatik lehenbailehen jasotzea notifikazio edo informazio zehatza», adierazi du.

Era berean, Bastarrikak gogoratu du hurrengo asteartean, hilaren 18an, herri batzarra egingo dutela gai honen inguruan. Izan ere, Azkoitiko Udalak talde iraunkorra sortu nahi du herritarrekin, hasi berri duten prozesuak izaera «parte-hartzailea» izan dezan.

Alkateak adierazi du bilera horretan udalak eskuartean duen «informazio guztia» eskainiko diela bertaratzen direnei, eta horien ekarpenak jasotzeko asmoa du. Hala, gaiaren «larritasuna» dela eta, herritarren parte hartzea «handia» izatea espero du alkateak.

Egoerari buelta
Azkoitiko Udalak «premiazko neurriak» hartu ditu oraintsu zabortegiaren inguruan, bertako lixibiatuak ibaira isur ez daitezen. Izan ere, udalak Lurkide enpresa azpikontratu zuen iaz, eta kontratua abuztu bukaeran amaitu zitzaien; hain zuzen, duela bi aste. «Lurkidek azpikontratatuko enpresa bateko hainbat langilek» zenbait azpiegiturak eraman zituen. Era berean, 2008ra arte bertako lurren jabea zen Hierros Eguino enpresa, eta bere betebeharrak betetzeko eskatu zion udalak, «legez eta kontratuz» hari zegokiolako zabortegia deskontaminatzea eta lixibatuak tratatzea. Hala, Azkoitia Lantzeneko Administrazio Kontseiluak enpresa auzitara eraman du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide