Urola ibaian landare inbaditzailerik egon ez dadin lanean ari da Aldundia

Ane Olaizola 2012ko irailaren 4a

Gipuzkoako Foru Aldundia Reynoutria japonica landare inbaditzailea kentzeko lanean ari da Urola ibaian, Azkoitia Zumaiako Oikia auzoa artean. Jon Zulaika proiektuaren zuzendariak jakinarazi du landare honek «izugarrizko kalteak» eragin ohi dituela ibai ertzean. «Ekologikoki landare honek eragin izugarria du, baita ekonomikoki ere. Asko dago zabalduta landare hau inguruan, eta behin agertzen denean ez du uzten beste landarerik sortzen». Hori hala izanik, landare inbaditzailea kentzea ez ezik, bestelako landareak landatzea ere bada proiektuaren helburua. Gipuzkoako Foru Aldundiak duela lau urte inguru hasi zuen proiektua, Azkoitiko eta Azpeitiko udalekin elkarlanean, baina oraindik egitasmoa martxan dute. Horretarako lanak Txukun Lorentzaintza enpresa ari da egiten, eta egun, «mantentze lanetan» ari direla jakinarazi du egitasmoaren zuzendariak. «Beharrezkoa da lanek jarraipena izatea. Hala izan ezean, proiektua ez litzateke izango behar adinako eraginkorra». Bitarte honetan hainbat proba egin dituzte, eta azkenean herbiziden bitartez eraman dute aurrera egitasmoa, teknika desberdinak erabiliz: «Belar-pozoia kontu handiz erabili behar izan dugu, anfibioen eta ibaiaren egoeran eragin handia duelako». Beraz, hori erabili ahal izateko landareak metro bat inguruko altuera izan behar duela adierazi du Zulaikak, eta lehenengo pausoa izan dute Reynoutria japonica landarea moztea. Garaiak «zerikusi handia» du horretarako, eta landareak udaberrian moztu izan dituzte. Ondoren, berriro landarea metro eta erdira haz [...]

Lanean Urola ibai ertzean

Txukun Lorezaintzako kideak ari dira egitasmoko lanak egiten

Gipuzkoako Foru Aldundia Reynoutria japonica landare inbaditzailea kentzeko lanean ari da Urola ibaian, Azkoitia Zumaiako Oikia auzoa artean. Jon Zulaika proiektuaren zuzendariak jakinarazi du landare honek «izugarrizko kalteak» eragin ohi dituela ibai ertzean. «Ekologikoki landare honek eragin izugarria du, baita ekonomikoki ere. Asko dago zabalduta landare hau inguruan, eta behin agertzen denean ez du uzten beste landarerik sortzen». Hori hala izanik, landare inbaditzailea kentzea ez ezik, bestelako landareak landatzea ere bada proiektuaren helburua.

Gipuzkoako Foru Aldundiak duela lau urte inguru hasi zuen proiektua, Azkoitiko eta Azpeitiko udalekin elkarlanean, baina oraindik egitasmoa martxan dute. Horretarako lanak Txukun Lorentzaintza enpresa ari da egiten, eta egun, «mantentze lanetan» ari direla jakinarazi du egitasmoaren zuzendariak. «Beharrezkoa da lanek jarraipena izatea. Hala izan ezean, proiektua ez litzateke izango behar adinako eraginkorra». Bitarte honetan hainbat proba egin dituzte, eta azkenean herbiziden bitartez eraman dute aurrera egitasmoa, teknika desberdinak erabiliz: «Belar-pozoia kontu handiz erabili behar izan dugu, anfibioen eta ibaiaren egoeran eragin handia duelako». Beraz, hori erabili ahal izateko landareak metro bat inguruko altuera izan behar duela adierazi du Zulaikak, eta lehenengo pausoa izan dute Reynoutria japonica landarea moztea.

Garaiak «zerikusi handia» du horretarako, eta landareak udaberrian moztu izan dituzte. Ondoren, berriro landarea metro eta erdira haz dadin itxaron behar izan dute, eta loratze garaian, udazkenean, bota ohi diote herbizida, «hori delako landarearen garai sentikorrena». Orain, landare horiek «indar gutxiagorekin» haziko direla adierazi du Zulaikak, eta datorren udazkenean berriro moztu beharko dituzte landare inbaditzaileak; hala, urtez urte errepikatuko dute prozedura. «Lehenengo mozketarekin, ondo irteten bada, landareen %90 ezabatuko dugu; hurrengo uztailean berriro hasiko gara tratamenduarekin, eta gainontzekoa aurrerantzean joango gara deuzestatzen».

Lekurik ez landarearentzat
Landare inbaditzailea desagertu dadin, ez da nahikoa landarea bera kentzea; «landarea ez agertzeko modurik onena da berarentzako itzala sortzea». Hori hala izanik, bitarte honetan 35.000 bertako ibai ertzeko landare landatu dituzte Urolan.

Landare inbaditzaileak bertako fauna eta florarentzat «oso kaltegarriak» izateaz gain, oso azkar hedatzen dela adierazi du Zulaikak. «Landare zati bat uretara erortzen denean, bertan hazten da; beraz, edozein momentutan sortu daitezke landare hauek». Horregatik, uraren korrontea kontutan izan dute proiektua garatzeko, eta lanak Azkoititik hasi dituzte. Dagoeneko «lan gehiena» egina dutela adierazi du Zulaikak, eta orain artekoa «oso eraginkorra» izan dela azpimarratu du; hala, Urola ibaian «ikasitakoa» beste eremuetan ezartzen ari da egun Aldundia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide