Juan Bautista Mendizalalek eskainiko ditu aurten Azkoitiko bisita gidatuak

Ane Olaizola 2012ko abuztuaren 2a

Iraurgi Lantzen Garapen Agentziako Turismo Sailak bisita gidatuak antolatu ditu Azkoitian eta Azpeitian, kanpotik datozen bisitariei nahiz herritarrei zuzenduta, «modu atsegingarri» batean ingurutako txokoak ezagutu ditzaten. Abuztu osoan izango dira bisita egunak, eta aurtengoan hainbat berrikuntza izango dira; izan ere, Azkoitiko bisitak Juan Bautista Mendizabal herriko kronista ofizialak eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kideak eskainiko baititu. Mendizabalek herriko historia azalduko du. Dorretxe, jauregi, etxe eta eliza artean ibiliko dira bisitariak, eta Idiakez dorretxearen, Amabirjinaren jasokundeko Parrokiaren, Intsausti Jauregiaren eta Balda Dorretxearen inguruko historia eta pertsonaia esanguratsuenei buruz hitz egingo du Azkoitiko kronistak. Halaber, Plaza Berria ere izango du hizpide. «Hori izan zelako Erdi Aroan genuen herria», adierazi du kronistak. Mendizabalek esperientzia luzea du herriko historia plazaratzen, eta «gustura» dago ekimenarekin. «Garrantzitsuena da bisitei emozioa ematea eta turistek nahiz herritarrek jakitea herriko harriak, margoak eta eskulturak Azkoitiko familiei lotuta daudela». Izan ere, honen ustez, herriak «ondare zabala» du: «Egunero horien albotik igarotzen gara, baina ez gara ohartzen gauza asko eskaintzen dituela herriak». Azkoitiko bisita gidatuak bihar eta abuztuaren 10ean eta 24ean izango dira. Guztietan ere 12:00etan elkartuko dira, eliz atarian, eta ekimena aurrera ateratzeko gutxienez zortzi laguneko taldea osatu beharko dute. Mendizabalek adierazi du ordubete inguruko saioa izango dela, eta bertaratzen [...]

Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundeko Parrokia izango dute ikusgai bisitariek abuztuan (Argazkilaria: Ane Olaizola)

Iraurgi Lantzen Garapen Agentziako Turismo Sailak bisita gidatuak antolatu ditu Azkoitian eta Azpeitian, kanpotik datozen bisitariei nahiz herritarrei zuzenduta, «modu atsegingarri» batean ingurutako txokoak ezagutu ditzaten. Abuztu osoan izango dira bisita egunak, eta aurtengoan hainbat berrikuntza izango dira; izan ere, Azkoitiko bisitak Juan Bautista Mendizabal herriko kronista ofizialak eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kideak eskainiko baititu.

Juan Bautista Mendizabal

Juan Bautista Mendizabalek gidatuko ditu bisitak (Argazkilaria: Onintza Lete Arrieta)

Mendizabalek herriko historia azalduko du. Dorretxe, jauregi, etxe eta eliza artean ibiliko dira bisitariak, eta Idiakez dorretxearen, Amabirjinaren jasokundeko Parrokiaren, Intsausti Jauregiaren eta Balda Dorretxearen inguruko historia eta pertsonaia esanguratsuenei buruz hitz egingo du Azkoitiko kronistak. Halaber, Plaza Berria ere izango du hizpide. «Hori izan zelako Erdi Aroan genuen herria», adierazi du kronistak. Mendizabalek esperientzia luzea du herriko historia plazaratzen, eta «gustura» dago ekimenarekin. «Garrantzitsuena da bisitei emozioa ematea eta turistek nahiz herritarrek jakitea herriko harriak, margoak eta eskulturak Azkoitiko familiei lotuta daudela». Izan ere, honen ustez, herriak «ondare zabala» du: «Egunero horien albotik igarotzen gara, baina ez gara ohartzen gauza asko eskaintzen dituela herriak».

Azkoitiko bisita gidatuak bihar eta abuztuaren 10ean eta 24ean izango dira. Guztietan ere 12:00etan elkartuko dira, eliz atarian, eta ekimena aurrera ateratzeko gutxienez zortzi laguneko taldea osatu beharko dute. Mendizabalek adierazi du ordubete inguruko saioa izango dela, eta bertaratzen direnen bezeroen arabera, hizkuntza batean edo bestean egingo duela adierazi du.

Azpeitian, eliza oinarri
Azpeitian, berriz, «San Inazio Euskaldun Unibertsalaren sorterrian» murgilduko dira, eta Sebastian Donearen Eliza izango da bisita gidatuetako ardatza. Elizako elementuak azalduko dituzte, eta garrantzia berezia izango du Bakardade Kaperak. Izan ere, Berpizkunde garaian Euskal Herrian egin zen kapera bakarra da Azpeitikoa. Oro har, herriaren ondarea eta honekin lotutako pertsonaien arteko lotura azalduko dute.

Kasu honetan, lau bisita egingo dituzte. Larunbatean, abuztuaren 11n, 18an eta 25ean izango dira, eta bisitak hasi baino lehen 12:00etan elkartuko dira, Azpeitiko eliza atarian.

Bisitak, nahi dituzten erara
Ohiko bisitez gain, antolatzaileek beste ekimen bat ere jarri dute abian iraila eta abuzturako, eta bi herriak ezagutu nahi dituztenek nahi dituzten bisita gidatuak jaso ahal izango dute, beti ere aldez aurretik izena ematen badute. Kasu honetan bi euro ordainduko dute.

Gainontzeko bisitak dohainik dira, eta erreserbak aldez aurretik egin behar dira, eskualdeko Turismo Bulegoan. Horretarako, 943-15 18 78 telefonora deitu edo i-loiola@urolaturismo.net helbidera idatz daiteke. Informazio gehiago lortzeko www.urolaturismo.net helbidea bisitatu daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide