‘Xirikatzen’ Kultur Astea martxan da Azkoitian

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 23a

Joan den astean hasi eta bihar arte Xirikatzen Kultur Astearen baitako ekitaldiak izango dira Azkoitian, bertako Kultur Mahaiak antolatuta. Gaur, larunbata, eguerdi artean eskulanetako tailerrak, sebillana dantzen emanaldia eta kale antzerkia izan dira...

Joan den astean hasi eta bihar arte Xirikatzen Kultur Astearen baitako ekitaldiak izango dira Azkoitian, bertako Kultur Mahaiak antolatuta. Gaur, larunbata, eguerdi artean eskulanetako tailerrak, sebillana dantzen emanaldia eta kale antzerkia izan dira Balda plazan; gainera, kale antzerkiaren baitan “ekonomiako ikastaroa” ere eman dute.

Gaur, larunbata, arratsaldean, batukada taldea ibiliko da kaleetan, eta 22:00etan, San Joan sua izango da Balda plazab. Gero, erromeria da Aitor Sorazu eta musika eskolako trikitilariekin.

Bihar, igandea, 12:00etan, plazan erakusketak izango dira eta segidan 12:30ean, Iraurgi abesbatzarekin kantu poteoa. 13:00etan, musika eskolakoen kontzertua eta Kultur Asteko ekitaldieki bukatzeko, 17:00etatik aurrera plazan tailerrak izango dira: serigrafia, bitxigintza, ehungintza eta sebillanak.

Bitxien tailerra IMG_1501 IMG_1502 IMG_1504 IMG_1506 IMG_1507 IMG_1511 IMG_1512 IMG_1516 IMG_1518 IMG_1519 IMG_1532

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide