Murrizketen kontra, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bi orduko lanuzteak egin dituzte gaur langile publikoek 11:00etatik 13:00etara. Manifestazioak ere egin dituzte eguerdian. Eskualdean ere hainbat herritan egin dituzte protestak. Esaterako, Zarautzen, Azkoitian, Azpeitian, Zestoan, Errezilen eta Orion atera dira kalera. ELAk, LABek, EILASek eta ESK-k deitu dituzte mobilizazioak.



