Elkartasun zaporezko larunbata Azkoitian

Onintza Lete Arrieta 2012ko maiatzaren 13a

Floreaga ikastetxeko Gazteak eta Garapena taldeak eta Alai Batzak antolatuta, pintxoak, bigarren eskuko denda eta jolasak izan ziren atzo Azkoitian. Eguerdi partean giroa aparta zen plazan eta Kontzejupean. Beningo Porto Novo Kaleko umeei lag...

P1010184 P1010185 P1010187 P1010192 P1010195 P1010182

Floreaga ikastetxeko Gazteak eta Garapena taldeak eta Alai Batzak antolatuta, pintxoak, bigarren eskuko denda eta jolasak izan ziren atzo Azkoitian. Eguerdi partean giroa aparta zen plazan eta Kontzejupean. Beningo Porto Novo Kaleko umeei laguntzeko ekimena zen, eta horregatik elkartasuna izan zen nagusi atzokoan. Pintxoak eta tartak nork bere etxetik eginda eraman zituen. Edariak herriko elkarte gastronomikoek jarri zituzten, eta ogia, berriz, herriko okindegiek. Gero, dena salgai jarri zuten sos batzuk ateratzeko. Jende asko gerturatu zen mokadu bat hartzera. Izan zen tarta osoa erosi zuenik ere. Bigarren eskuko dendan ere, jende ugari era guztietako jostaluei begira. Eta plazan, jolas eta eskulan tailerrak. Lanean, 15 heldu inguru eta hamarnaka gaztetxo, DBH1 eta DBH4 artekoak. Atzo goizean pozik ziren antolatzaileak, eta datozen egunetan jakingo da Beninerako zenbat diru lortu den guztira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide