Asteburuan hasiko dira sanisidroak Urola Kostako lau auzotan

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 11

San Isidro eguna, nekazari edota baserritarren eguna, datorren asteartean da. Baina eskualdeko hainbat auzotan festak dituzte eta jaiak bete-betean asteburuan ospatuko dituzte. Azkoitiko Madariagan, Azpeitiko Aratz-errekan, Errezilgo Erdoiztan eta Getariako Meagan dituzte festak gaur hasi eta San Isidro eguna bitartean. Meaga auzokoak joan den ostiralean hasi ziren, eta asteburu honetarako ere ekitaldiz jositako festa programa prestatu dute. Jaiei hasiera ofiziala gaur arratsaldean emango diete suziriarekin, eta segidan bertso afaria izango dute Julio Soto eta Sustrai Colina bertsolariekin. Bihar arratsalderako, berriz, haurrentzako Gorriti eta bere animalien ikuskizuna eta txokolate-jana antolatu dituzte. Iganderako, berriz, azken urteetan bezala, paella lehiaketa antolatu dute. Jada ezin da izena eman, horretarako epea amaitu baitzen. Zezenak Aratz-errekan Meagan bezalaxe Aratz-errekan ere gaur emango diete sanisidroei hasiera, suziriarekin. Festetako hainbat ekitaldi gaur eta bihar izango dira eta asteartean San Isidro eguna ospatuko dute. Aratz-errekan urteroko ekitaldiak antolatu dituzte festetarako, baina aurten ekitaldi berri bat ere gehitu dute. Bihar arratsaldean zezenak izango dira bertan, 18:00etan hasita. Lopene ganadutegiko bi zezen toreatuko ditu Aratz-errekakoa bertakoa den Jabier Niño de Ibarrola-k. Ikuskizunean lagun izango ditu Txikiye de la kapea eta Loiolako Santxo Panza asto gainean. Zezenen ikuskizunerako zezen-plaza frontoia egokituko dute Aratz-errekakoek. Biharko gazteentzako kontzertua antolatu nahi zuten Aratz-errekan, baina Azpeitiko [...]

2008an idi-probak antolatu zituzten Aratz-errekako sanisidrotan (Argazkilaria: Nerea Uranga)

San Isidro eguna, nekazari edota baserritarren eguna, datorren asteartean da. Baina eskualdeko hainbat auzotan festak dituzte eta jaiak bete-betean asteburuan ospatuko dituzte. Azkoitiko Madariagan, Azpeitiko Aratz-errekan, Errezilgo Erdoiztan eta Getariako Meagan dituzte festak gaur hasi eta San Isidro eguna bitartean.

Meaga auzokoak joan den ostiralean hasi ziren, eta asteburu honetarako ere ekitaldiz jositako festa programa prestatu dute. Jaiei hasiera ofiziala gaur
arratsaldean emango diete suziriarekin, eta segidan bertso afaria izango dute Julio Soto eta Sustrai Colina bertsolariekin. Bihar arratsalderako, berriz, haurrentzako Gorriti eta bere animalien ikuskizuna eta txokolate-jana antolatu dituzte. Iganderako, berriz, azken urteetan bezala, paella lehiaketa antolatu dute. Jada ezin da izena eman, horretarako epea amaitu baitzen.

Zezenak Aratz-errekan
Meagan bezalaxe Aratz-errekan ere gaur emango diete sanisidroei hasiera, suziriarekin. Festetako hainbat ekitaldi gaur eta bihar izango dira eta asteartean San Isidro eguna ospatuko dute.

Aratz-errekan urteroko ekitaldiak antolatu dituzte festetarako, baina aurten ekitaldi berri bat ere gehitu dute. Bihar arratsaldean zezenak izango dira bertan, 18:00etan hasita. Lopene ganadutegiko bi zezen toreatuko ditu Aratz-errekakoa bertakoa den Jabier Niño de Ibarrola-k. Ikuskizunean lagun izango ditu Txikiye de la kapea eta Loiolako Santxo Panza asto gainean. Zezenen ikuskizunerako zezen-plaza frontoia egokituko dute Aratz-errekakoek.

Biharko gazteentzako kontzertua antolatu nahi zuten Aratz-errekan, baina Azpeitiko Gazte Astearekin bat egiten zuela-eta asmo hori bertan behera uztea erabaki zuten. Baina festetan zerbait berria jarri nahi, eta zezenekin ikuskizuna antolatu dute. Hala dio Aratz-errekako Jesusmari Kerejetak: «Arratsaldean festak bizitu eta zerbait berezia egitearren antolatu dugu ikuskizuna. Saltsa pixka bat jartze aldera».

Orain dela urte batzuk idi-proba antolatu zuten Aratz-errekako sanisidroetan, eta urte batzuk lehenago rodeoa. Hala gogoratzen du Kerejetak: «Urte batean behi bat ekarri genuen, eta haren gainean ibiltzen saiatu ginen. Segidan, behia hil eta afari batean frontoian jan genuen».

 

Sanisidroak Urola Kostan

Azkoitia, Madariaga

Maiatzak 11, gaur.
- 22:00etan, Otarre jatetxean Marixako Mus Txapelketa. Izena 943-85 37 56 telefonoan eman behar da. 20 euro ordaindu behar dira bikoteko. Sariak: irabazleek jasotako diruaren %50a eta txapela; bigarrenek, jasotakoaren %25; hirugarren bikoteak %15; eta, laugarrenak %10.

Maiatzak 12, bihar.
- Egun guztian, Izer eta Lutxurdio trikitilariak.
- 11:00etan, pilota partidak.
- 12:30ean, herri kirolak. Aizkoran, Mugerza anaiak, harri jasotzen Goenatxo gaztea eta Telleria eta txingan eta trontzan auzotarrak.
- 14:00etan, auzotarrei omenaldia.
- 14:30ean, bazkaria. Entsalada eta zezen gisatua.
- 16:30ean, haurrentzat jolasak.
- 18:00etan, Urrategi eta Madariagakoen artean giza-proba.

Azpeitia, Aratz erreka

Maiatzak 11, gaur.
- 19:30ean, festei hasiera emateko txupinazoa.
- 20:00etan, poteoa.
- 21:00etan, afaria. Hitzeder eta Lidia soinu-jotzaileak.
- 03:00, baratzuri zopa-jana.

Maiatzak 12, bihar.
- 09:30ean, suziriak.
- 10:00etan, mendi ibilaldia: Izazpi-Pagotxeta- Samiño. Mendi buelta bukatutakoan salda eta haragi egosia.
- 18:00etan, sanisidrotako zezen feria, Aratz-errekako frontoian. Zezenak, Lopene ganadutegikoak. Zezenekin, Jabier Niño de Ibarrola ariko da eta laguntzaile Txikiye de la kapea eta Loiolako Santxo Panza ibiliko dira. Ondoren, zezen txikiak eta poniak.
- 20:00etan, trikipoteoa.
-21:00etan, afaria. Xabier Etxaniz eta Iñigo Galdos soinu-jotzaileekin dantzaldia.
- 01:00etan, nork arraultza egosi gehiago jan lehiaketa. Saria, 30 euro eta dozena arrautza.
- 03:30ean, baratzuri zopa-jana.

Maiatzak 15, asteartea. San Isidro eguna.
- 09:00etan, suziriak.
- 12:00etan, meza nagusia. Ondoren, biterreoa.
- 14:30ean, bazkaria.
- 20:30ean, mami-jana eta afaria. Ondoren, dantzaldia.

Errezil, Erdoizta

Maiatzak 15, asteartea.
- Meza eta bazkaria.
Getaria, Meaga

Maiatzak 11, gaur.
- 20:00etan, festen hasiera ikurriñaren igoera eta etxaferoekin.
- 21:00etan, bertso- afaria: Julio Soto eta Sustrai Colina. Ondoren, Maitane eta Eider trikitilariak.

Maiatzak 12, bihar.
- 17:00etan, Gorriti eta bere animaliak.
- Ondoren, txokolate-jana haurrentzako.
- 20:00etan, triki-poteoa.
- Iluntzean, Izer eta Alabier trikitilariak.
- Goizaldera, txokolate-jana.

Maiatzak 13, igandea.
- 11:00etan, meza.
- Ondoren, Gure Txeru haur dantza taldearen emanaldia eta sagardo dastaketa txerriki errearekin. Giroa alaitzen, Maitane eta Eider trikitilariak ariko dira.
- 13:00etan, paella lehiaketa. Baldintzak: bi sukaldari eta getariarrak izatea.
-14:30ean, lehiaketarako prestatutako paellekin bazkaria. bazkaritarako txartelak 10 euro balio du.
- 17:00etan, binakako pilota partida.

Maiatzak 15, asteartea. San Isidro eguna.
- 11:30ean, meza.
- Ondoren, txakolin dastaketa txerriki errearekin. Horrez gain, adinekoak omenduko dituzte: Maria Nieves Gesalaga.
- 14:00etan, auzoko adinekoen bazkaria.
- 21:00etan, Azkue hotelean auzoko ezkonduen afaria.
- Gauean, Izer eta Alabier trikitilariak.

Zarautz

Maiatzak 15, asteartea. San Isidro eguna.
- 10:00etan, meza, Frantziskotarren elizan, Zarauzko nekazarientzako.
- Ondoren, hamaiketakoa egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide