Hondakinak gutxitzeari buruzko hitzaldiak hasiko dira gaur

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 9a

Gaur hasi eta hilaren azken egunera bitartean Hondakinen Prebentzio Programaren baitako jardunaldiak egingo dira Urola Erdiko Zerbitzuen Udal Elkarteko udalerrietan: Aizarnazabalen, Azpeitian, Beizaman, Bidegoianen, Errezilen, Zestoan eta Azkoitian. Hondakin edota zabor gutxiago sortzearekin lotutako gaiak landuko dituzte herriz herri antolatutako hitzaldietan. Gaur da aurreneko solasaldia Aizarnazabalgo Lauburun, 19:00-etan hasita. Gaurkoan elikagaien bankuari buruz ariko dira. Urola Erdiko Zerbitzuen Udal Elkarteak azaldu duenez, jardunaldi hauek Hondakinen Prebentzio Programako ekimena dira, eta aurrerako beste kanpaina batzuk egiteko asmoa du. «Urte osoan hainbat ekimen egiteko asmoa dugu, hondakinen inguruan gizartean dagoen kezka, larritasuna eta informazio falta asetze aldera». Aurrena lantzeko aukeratu duten gaia hondakinen prebentzioa da, «hondakinen kudeaketan lehentasun osoa duen lana delako kontzientzia zabaldu eta informazioa banatzea». Hondakinen kudeaketa egokiena «ahalik eta hondakin gutxien sortzea» dela azaldu du udal elkarteak. Horren harira antolatu dute gaur hasiko den hitzaldi sorta. Jardunaldien baitan inguruan martxan dauden hainbat esperientziaren berri emango zaie herritarrei. Besteak beste landuko dituzten gaiak dira: elikagaien soberakina ekiditea; hondakin organikoaren kudeaketa saretua; erosketetan hondakin gutxiago sortzeko aholku praktikoak; industriaguneetako hondakinak murriztea; arropa berrerabiltzea; edota, birziklatzeko ardura. Birziklatzea bultzatuz Hil honen 18an, 19an eta 20an, Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan birziklapena bultzatzeko ekimenean parte hartuko du Urola Erdiko mankomunitateak. Azpeitian ekimena bigarren eskuko [...]

Elikagai bankua

Elikagai bankuaz ariko dira gaur Aizarnazabalgo hitzaldian

Gaur hasi eta hilaren azken egunera bitartean Hondakinen Prebentzio Programaren baitako jardunaldiak egingo dira Urola Erdiko Zerbitzuen Udal Elkarteko udalerrietan: Aizarnazabalen, Azpeitian, Beizaman, Bidegoianen, Errezilen, Zestoan eta Azkoitian. Hondakin edota zabor gutxiago sortzearekin lotutako gaiak landuko dituzte herriz herri antolatutako hitzaldietan. Gaur da aurreneko solasaldia Aizarnazabalgo Lauburun, 19:00-etan hasita. Gaurkoan elikagaien bankuari buruz ariko dira.

Urola Erdiko Zerbitzuen Udal Elkarteak azaldu duenez, jardunaldi hauek Hondakinen Prebentzio Programako ekimena dira, eta aurrerako beste kanpaina batzuk egiteko asmoa du. «Urte osoan hainbat ekimen egiteko asmoa dugu, hondakinen inguruan gizartean dagoen kezka, larritasuna eta informazio falta asetze aldera». Aurrena lantzeko aukeratu duten gaia hondakinen prebentzioa da, «hondakinen kudeaketan lehentasun osoa duen lana delako kontzientzia zabaldu eta informazioa banatzea».

Hondakinen kudeaketa egokiena «ahalik eta hondakin gutxien sortzea» dela azaldu du udal elkarteak. Horren harira antolatu dute gaur hasiko den hitzaldi sorta.
Jardunaldien baitan inguruan martxan dauden hainbat esperientziaren berri emango zaie herritarrei. Besteak beste landuko dituzten gaiak dira: elikagaien soberakina ekiditea; hondakin organikoaren kudeaketa saretua; erosketetan hondakin gutxiago sortzeko aholku praktikoak; industriaguneetako hondakinak murriztea; arropa berrerabiltzea; edota, birziklatzeko ardura.

Birziklatzea bultzatuz
Hil honen 18an, 19an eta 20an, Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan birziklapena bultzatzeko ekimenean parte hartuko du Urola Erdiko mankomunitateak. Azpeitian ekimena bigarren eskuko produktuen azokarekin lotuta egingo dute.

 

Jardunaldien egutegia
Maiatzak 9, gaur. Aizarnazabal. Lauburun, 19:00etan. Gaia: Elikagai bankua: alferrik galtzen utzi behar al ditugu elikagaiak?. Hizlaria: Gipuzkoako Elikagai Bankua.
Maiatzak 10, bihar. Azpeitia. Sindikatu Zaharrean, 19:00etan. Gaia: Ekoshopper: nola egin erosketa, zaborra ez erosteko. Hizlaria: Sanmarko Mankomunitatea.
Maiatzak 16, asteazkena.  Beizama. Udaletxean, 21:00etan. Gaia: Nola egin konposta: praktika eta arazoak konpontzeko gida. Hizlaria: Urko Mager, Hezieko.
Maiatzak 17, osteguna. Bidegoian. Udaletxean, 21:00etan. Gaia: Baratzetik platerera eta plateretik baratzera: elikagaien bizi zikloa ixteko bideak. Hizlaria: Urko Mager, Hezieko.
Maiatzak 23, asteazkena. Errezil. Udaletxean, 20:00etan. Gaia: Atez atekoa, 5. edukiontzia… Norena birziklatzeko ardura? Hizlaria: Pello Zubiria, Hernani Zero Zabor.
Maiatzak 24, osteguna. Zestoa. Kultur etxean, 19:00etan. Gaiak: Sin desperdicio: birziklapenean oinarritutako moda egiten eta Sakonduz II: industriaguneetako hondakinak murrizteko prebentzio lana. Hizlaria: Emaus.
Maiatzak 31, osteguna. Azkoitia. Elkargunean, 19:00etan. Gaia: Ekorrepara: nola gutxitu hondakin elektronikoa konponketen bidez. Hizlaria: Miguel Alcantara, Ekorrepara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide