Igandean izan zen Bilboko XVIII. Maratoi Erdia eta bertan 800 parte-hartzaile inguruk hartu zuten parte. Emakumeetan aurrena Olatz Gabilondo azkoitiarrak egin zuen (01:29:53). Gizonezkoetan, berriz, Ibon Bengoetxea izan zen lasterketaren irabazlea (01:10:02). Joan den martxoaren bukaerako Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian, Gabilondo lehen emakumezko azkoitiarra izan zen helmugan. Azkoitia-Azpeitia Xeye Atletismo taldeko kidea da lasterkaria.