Errekorra haustera dator hainbat korrikalari 20. maratoi erdira

Urola Kostako Hitza 2012ko mar. 21a, 16:31

Martxoaren 31n (larunbata) jokatuko dute Diego Garciaren Oroimenez XX. Azkoitia Azpeitia Maratoi Erdia. «Esfortsua egin dugu lasterkari onak ekartzeko, eta haiek marka hobetzeko gai izango direla uste dugu; bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan». Hala adierazi du Agustin Jimenez antolatzaileak. Hala ere, errekorra hautsi ahal izateko, «eguraldi onena» izatea beharrezkoa izango dela gogorarazi du. Horregatik, «errekorrik ez bada betetzen, inork ez dezala pentsa porrota izan denik», zehaztu du. Gizonezkoei dagokienez, «maila handiena daukan atleta» Mike Kigen (Kenia, 1986) dela nabarmendu du Jimenezek. «Iaz Donostiako Krosa irabazi zuen, eta maratoi erdietako denbora oso ona dauka: 59:58koa. Ea bere marka haustea lortzen duen. Zaila izango da, baina ikusiko dugu». Emmanuel Bett (Kenia, 1983) ere aipatu dute: 2010ean Rio de Janeiroko (Brasil) maratoi erdian bigarrengo postua eskuratu zuen. Bere marka 01:02:10ekoa da, baina «hobetzea posible da» nabarmendu du Jimenezek. Emakumeei dagokienez, Doris Changeiywo (Kenia, 1984) nabarmendu dute, 01:08:49 denborarekin: «Maratoi honetako marka baino hobea da hori; hortaz, bere marka hobetuko balu, hemengoa ere hobetuko luke». Antonina Rutto ere (Kenya, 1989) aipatu du; 01:11:43 denbora dauka hark. Atzo eguerdian aurkeztu zuten maratoi erdia antolatzaileek, Azkoitiko eta Azpeitiko udaletako ordezkariek eta laguntzaileek. Jimenezek eman zituen aurtengo edizioaren azalpenak, eta «egoera ekonomikoagatik» aurtengoa «anbizio handiko lasterketa ez» dela [...]

Martxoaren 31n (larunbata) jokatuko dute Diego Garciaren Oroimenez XX. Azkoitia Azpeitia Maratoi Erdia. «Esfortsua egin dugu lasterkari onak ekartzeko, eta haiek marka hobetzeko gai izango direla uste dugu; bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan». Hala adierazi du Agustin Jimenez antolatzaileak. Hala ere, errekorra hautsi ahal izateko, «eguraldi onena» izatea beharrezkoa izango dela gogorarazi du. Horregatik, «errekorrik ez bada betetzen, inork ez dezala pentsa porrota izan denik», zehaztu du.
Gizonezkoei dagokienez, «maila handiena daukan atleta» Mike Kigen (Kenia, 1986) dela nabarmendu du Jimenezek. «Iaz Donostiako Krosa irabazi zuen, eta maratoi erdietako denbora oso ona dauka: 59:58koa. Ea bere marka haustea lortzen duen. Zaila izango da, baina ikusiko dugu». Emmanuel Bett (Kenia, 1983) ere aipatu dute: 2010ean Rio de Janeiroko (Brasil) maratoi erdian bigarrengo postua eskuratu zuen. Bere marka 01:02:10ekoa da, baina «hobetzea posible da» nabarmendu du Jimenezek. Emakumeei dagokienez, Doris Changeiywo (Kenia, 1984) nabarmendu dute, 01:08:49 denborarekin: «Maratoi honetako marka baino hobea da hori; hortaz, bere marka hobetuko balu, hemengoa ere hobetuko luke». Antonina Rutto ere (Kenya, 1989) aipatu du; 01:11:43 denbora dauka hark.
Atzo eguerdian aurkeztu zuten maratoi erdia antolatzaileek, Azkoitiko eta Azpeitiko udaletako ordezkariek eta laguntzaileek. Jimenezek eman zituen aurtengo edizioaren azalpenak, eta «egoera ekonomikoagatik» aurtengoa «anbizio handiko lasterketa ez» dela izango jakinarazi zuen.

Izena emateko epea irekita
Urtarriletik irekita dago maratoi erdirako izena emateko epea. Federatuta daudenek, lasterkari txartela daukatenek eta txip horia daukatenek 17 euro ordaindu beharko dituzte. Txartelik edo txipik ez daukanak 20 euro ordaindu beharko ditu: azkenik, federatu gabe dagoenak eta txartelik zein txipik ez duenak 23 euro ordaindu beharko ditu. Bihartik aurrera, ordea, prezio guztiak bost euro garestituko dira. Internetetik eman daiteke izena www.sarralle.com/media-maraton, eta kirolprobak.com web guneetan. Azpeitiko Aitzaki zein Aradi Kirolak dendetan eta Azkoitiko Plaza Berri Sport dendan ere eman daiteke izena eskualdean. Eskualdetik kanpo, berriz, Oiartzungo Caravanas Oiartzunen eta Bilboko Intersport Extreme dendetan.

Dagoeneko 700 lagun inguruk izena eman dutela jakianarazi du Jimenezek, «iaz baino pixka bat gutxiagok», eta azkoitiarrak eta azpeitiarrak parte hartzera animatu nahi izan ditu. Iaz 1.324 lagunek eman zuten izena, baina 1.192k korritu zuten maratoi erdia. Helmugara, berriz, 1.112 iritsi ziren.
Behin eta berriz azpimarratu du Jimenezek zenbait jende azkarregi abiatzen dela lasterketan, eta azkenerako indarrak amaitzen zaizkiola. «Hobe da poliki hasi eta amaierarako indarrak gordetzea, fuerte hasi eta bukatzeko indarrik gabe gelditzea baino». Horrelakoak eragozteko asmoarekin, erbi lanetan jarriko dituzte korrikalari batzuk. Ordu eta hogei minututik hasi eta bi ordura bitarteko denborak egingo dituzte, hamar minutuko tarteekin. Kartelekin markatuta egongo direla jakinarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide