Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea da Juan Bautista Mendizabal

Onintza Lete Arrieta 2012ko martxoaren 17a

Gaur eguerditik da elkarteko kide Juan Bautista Mendizabal Juaristi, Azkoitiko kronista. Intxausti jauregian izan da ekitaldia, jendetza baten aurrean. Izendapena jarraitzen bertan izan dira udaleko ordezkariak, Azkoitiko hainbat alkate ohi, beste hainbat herritako alkate ohiak, Mendizabalen lankide ohiak, hainbat lagun eta Azkoitiko nahiz kanpoko hainbat eragile; Antonio Oteiza eskulturgilea eta Andu Lertxundi idazlea, kasu. Baita herritar asko ere. Mendizabalek jende askorentzat izan ditu esker oneko hitzak bere hitzaldia hasi aurretik. Hala ere, nabarmentzekoa izan da Maria Luisa Unanueri eta Reme Larrañagari egindako aipamena, kultur arloan hirurek elkarrekin egindako bidearen harira. Bertan zen bere emazte Arantxa ere aipatu du amaieran, elkarteko domina jaso ondoren. Horixe izan da une hunkigarriena. Domina jaso aurretik, Azkoitia Ilustrazio garaian izeneko hitzaldia eskaini du ordubetez baino gehiagoz, eta hainbat argazkiren laguntzaz baliatu da horretarako. Amaieran, ikusentzunezko bat ere jarri du. “Aurreneko aldiz jendaurrean ikusiko den dokumentua da”, Mendizabalek zehaztu duenez. Orain 80 urteko grabazio bat da, eta Azkoitiko prozesio bateko irudiak agertzen dira bertan: “Azkoitiari eskaini nahi diot grabazioa, herriarentzat geldituko da dokumentua”. Ekitaldiaren amaieran txistulariek, dantzariek eta Iraurgi Abesbatzak hartu dute parte.

Txistularien doinuak

Mahaian eserita ezkerretik lehena Juan Bautista Mendizabal. Ondoan, Pello Bastarrika alkatea. Bi aretoak bete dira ekitaldian.

Gaur eguerditik da elkarteko kide Juan Bautista Mendizabal Juaristi, Azkoitiko kronista. Intxausti jauregian izan da ekitaldia, jendetza baten aurrean. Izendapena jarraitzen bertan izan dira udaleko ordezkariak, Azkoitiko hainbat alkate ohi, beste hainbat herritako alkate ohiak, Mendizabalen lankide ohiak, hainbat lagun eta Azkoitiko nahiz kanpoko hainbat eragile; Antonio Oteiza eskulturgilea eta Andu Lertxundi idazlea, kasu. Baita herritar asko ere.

Mendizabalek jende askorentzat izan ditu esker oneko hitzak bere hitzaldia hasi aurretik. Hala ere, nabarmentzekoa izan da Maria Luisa Unanueri eta Reme Larrañagari egindako aipamena, kultur arloan hirurek elkarrekin egindako bidearen harira. Bertan zen bere emazte Arantxa ere aipatu du amaieran, elkarteko domina jaso ondoren. Horixe izan da une hunkigarriena.

Juan Bautista Mendizabal

Domina jaso eta bere gurasoentzat eta bere emazte Arantxarentzat izan ditu esker oneko hitzak Mendizabalek

Domina jaso aurretik, Azkoitia Ilustrazio garaian izeneko hitzaldia eskaini du ordubetez baino gehiagoz, eta hainbat argazkiren laguntzaz baliatu da horretarako. Amaieran, ikusentzunezko bat ere jarri du. “Aurreneko aldiz jendaurrean ikusiko den dokumentua da”, Mendizabalek zehaztu duenez. Orain 80 urteko grabazio bat da, eta Azkoitiko prozesio bateko irudiak agertzen dira bertan: “Azkoitiari eskaini nahi diot grabazioa, herriarentzat geldituko da dokumentua”.

Dantzariak

Dantzarien aurrean, Mendizabal. Intxausti jauregiaren aurrean eman diote amaiera ekitaldiari dantzekin eta 'Agur jaunak' abestiarekin.

Ekitaldiaren amaieran txistulariek, dantzariek eta Iraurgi Abesbatzak hartu dute parte.

Alkateekin

Ekitaldia hasi aurretik Azkoitiko alkateekin atera duen argazkia. Ezkerretik hasita Ramon Unanue, Roman Sudupe, Pello Bastarrika, Juan Bautista Mendizabal, Juan Ignazio Uria, Nerea Zubizarreta eta Asier Aranbarri. ,

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide