Eguraldi kaskarrarekin izan arren, Baztarrikalden festetako saioak egiten ari dira gaur, eta herritarrek gustura hartu dituzte goiz eta eguerdi partekoak. Pilota partidak, herri kirolak eta asto karrera ikustera jende asko gerturatu da, eta nahikoa barre egin dute azken saio horrekin. Hiru lagun animatu dira asto banatara igo eta lehiatzera.



