Eusko Jaurlaritza Urola Kostako paisaia hobetzeko proposamenak jaso ditu urtarrilean eta otsailean. Mendiko nahiz kaleko paisaia hobetzea da helburua. Hala zehaztu dute ordezkariek. Asteazken arratsaldean eskualdeko hainbat biztanlek proposamenak eztabaidatu zituen Elkargunean.
Ikerketaren arduradunek egindako lanaren berri eman zuten, eta ondoren paisaiaren inguruko iritzia eman zuen jendeak.
Ikerketa Gironako LKS unibertsitatea ari da aurrera eramaten, eta Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Sektoreko Lurralde Planean eragina izango duela jakinarazi dute. Helburu nagusia balioa duten paisaiako guneen inbentarioa egitea dela jakinarazi zuten ikerlariek. Ondoren neurtu, eta egungo paisaiaren egoeraren inguruko diagnosia sortzeko.
Horrela, paisaiaren egoeraren arabera proposamen bat landuko da, egoera hobetzeko xedez.
Horrek guztiak Sektoreko Lurralde Planean eragina izango duela nabarmendu zuten.
Guztira 126 galdeketa
Eskualde osoko 126 pertsona elkarrizketatu dituzte, e-postaz zein eskutitz bidez, eta kaleko inkestak eginez. Eskualdeko paisaiari nota jartzeko eskatuta, 10etik7,5ekoa eman diote parte hartzaileek, bataz beste. Elkarrizketatuen%70 inguru emakumezkoak dira, eta jakinarazi dutenez, haiek eta kirolari lotutako elkarrizketatuak dira pasaiarekiko kritikoenak.
Paisaiaren indarguneei dagokionean, hainbat hondartza
nabarmendu dute parte-hartzaileek, eta barnealdean, berriz, Loiolako basilika eta inguruko mendiak. Beste muturrean daude zabortegiak, harrobiak eta txatartegiak. Zenbait herritako sarreretan dauden utzitako enpresek ingurua zatartzen dutela ere nabarmendu dute askok inkestetan.
Bertaratu ziren eskualdeko bizilagun batzuk esan zutenaren arabera, ongi hartu dute ikerketa, eta emaitza ona izan dezakeela uste dute. Fidakaitz ere azaldu dira, neurri batean. Interpretazioek baldintzatzen dute legedia baten arabera, eta ondorioz ez dela eraginkorra izaten adierazi zuen. Agenda 21 ere ekarri zuen gogora beste batek. Ekimenaren baitan halako zerbait egin zela jakinaraziz. «Azkenean, ordea, ia ezerezean gelditu zen proiektua».
