Azkoitiko III. Outlet Azoka egingo dute datorren astebukaeran herriko hemeretzi dendak. Elkargunean jarriko dituzte postuak, eta larunbat zein igandean 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara bitartean egongo da irekita.
Herrixen Dendaixen Elkarteak antolatu du ekimena. Aurreko bi edizioek «emaitza oso ona» izan zutela ikusita erabaki dute aurten ere egitea. Hala jakinarazi du Olaia Zabaletak, elkarteko teknikariak. «Oso esperientzia ona izan da aurreko bi urteetakoa. Merkatariak zein herritarrak gustura gelditu izan dira. Beraz, aurten arrakasta bera edo handiagoa espero dugu». Beti ere, «egoera ekonomikoa kontuan hartuta», gogorarazi du. Ez dela berrikuntzarik izango argitu du: «Orain arteko formatuarekin ongi funtzionatu du». Beste herrietako emaitza onak ikusita, hamahiru denda animatu ziren postua jartzera lehen azokan. Bigarrengoan, berriz, hamazazpi.
Herritar guztiak gonbidatuta
«Arropa denden, zapata denden, mertzerien produktuak egongo dira salgai. Aukera zabala egongo da, prezio oso onetan», adierazi du teknikariak. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera.
Outlet azoka
Denden zerrenda
-Soul
-Tilin Talan
-Pink
-Idurre
-Lirain
-Andueza
-Kuki
-Marikutx
-Alzuaran
-Maina
-Ertz
-Bego
-Arantxa
-Arku
-Munibe
-Kukua
-Begobi
-Xare
-Ipotx
