Bi behor agertu dira ‘Goenatxo’ baserrian

Onintza Lete Arrieta 2012ko ots. 15a, 17:10

Azkoitiko Elosua auzoko Goenatxo baserrian bitxikeria ederra gertatu da. Bi behor agertu zaizkie zelaian, baina oraingoz ez da haien jaberik azaldu. Behorrak, gainera, abenduaren 10aren bueltan agertu ziren baserri aurrean, Andres Unanuek Euskadi Irrat...

Azkoitiko Elosua auzoko Goenatxo baserrian bitxikeria ederra gertatu da. Bi behor agertu zaizkie zelaian, baina oraingoz ez da haien jaberik azaldu. Behorrak, gainera, abenduaren 10aren bueltan agertu ziren baserri aurrean, Andres Unanuek Euskadi Irratian azaldu duenez. Unanue baserriko jabea da, eta kontatu duenez, behorrek “txipa jarrita dute”. Horrelako kasurik ” lehenago inoiz ez” zaiela gertatu azaldu du, eta zerbait dakienak Azkoitiko Udalera jo dezakela gogorarazi du. Udaletxeko telefonoa: 943-080080. Bitartean, behorrak pinudian dituzte, “lastoa janez, eta hotzetik babestuta”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide