Iban Garate azkoitiarrak aurkeztuta, Ai ama telebista saioa hasiko da astelehenean. ETB1en emango dute, 21:00etatik aurrera. Egunerokoa izango da; astelehenetik ostiralera. Adierazi dutenez, egunero gonbidatu bat eramango dute, “Euskal Herrian erreferenteak diren pertsonak”. Saioa “100 ikusle gazteren aurrean” egingo dute. Saioaren helburu nagusia “gonbidatua saiotik gustura ateratzea” dela esan dute, eta saio “entretenigarria eta freskagarria” egiten saiatuko direla.
Iban Garatek hainbat laguntzaile izango du, tartean Xabier San Sebastian zarauztarra.
Gonbidatuen artean, aurreneko astean eskualdeko bat ere izango dute: Xabier Euzkitze kazetaria eta telebistako aurkezlea.
