Larunbateko ‘Bertsolari’ filmaren emanaldira Altuna eta Lujanbio etorriko dira

Urola Kostako Hitza 2011ko urriaren 21a

Asteburuan, Bertsolari filmaren emanaldia izango da Azkoitiko Baztartxo aretoan. Larunbatean, 22:00etan hasita izango da, eta bertan izango dira Asier Altuna film dokumentalaren zuzendaria, eta Maialen Lujanbio protagonistetako bat. Emanaldira joaten d...

Asteburuan, Bertsolari filmaren emanaldia izango da Azkoitiko Baztartxo aretoan. Larunbatean, 22:00etan hasita izango da, eta bertan izango dira Asier Altuna film dokumentalaren zuzendaria, eta Maialen Lujanbio protagonistetako bat. Emanaldira joaten direnek bi horien esperientzia entzuteaz gain, galderak egiteko aukera ere izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide