San Jose egoitzako zuzendaritza Batzordea osatzeko behar diren herritarren proposamenak jasotzeko gaur bukatzekoa bazen ere, Azkoitiko Udalak luzatzea erabaki du. Horrela, azaroaren 4a izango da proposamenak jasotzeko azken eguna.
Behin epe hori bukatuta Azkoitiko Udalak jakinaraziko du herritarrekin batzarra noiz egingo den batzorde horretako kideak aukeratzeko.
Proposamenak udaletxeko harrera bulegoan egin behar dira, eta informazio gehiago nahi duenak ere bertara jo beharko du.