Osasun egoera bestelakoa balitz, oraintxe, 22:00etan puntuan hasita beharko luke sanandresetako Azkoitiko helduen danborradak. Danbor jotzaileak Baztarrikaldetik abiatu eta herriko plaza, Balda plaza eta herriko kale nagusiak zeharkatuta festa giroan murgilduko ziratekeen.
Aurten, ordea, Azkoitiko Udalak ez du sanandresetarako egitaraurik prestatu, eta helduen danborradarik ere ez da izango. Atzera begira jarri, eta duela bederatzi urteko Azkoitiko helduen danborrako irudiak digitalizatu ditu Erlo Telebistak. Bideoan ikus daiteke duela urte batzutatik Azkoitiko danborradak zenbateraino aldatu den.