Adinduen Eguna ospatu dute gaur, igandea, Aizarnazabalen, eta ohiko moduan, bi herritar omendu dituzte. Aurten, Maria Francisca Uranga eta Joxe Etxabe izan dira aitortza jaso dutenak. Egitarauari dagokionez, 12:30ean meza egin dute, eta 14:00etan bazkaria izan da Munisoro erretegian.