Irailaren hondarrean izango dira San Migel jaiak Aizarnazabalen, eta jaien hasierako suziria nork bota erabakitzeko prozesua abiatu du udalak. Herritarrek txupinazoa nork botatzea nahi duten eta zergatik azaldu beharko dute kultura@aizarnazabal.eus helbidera mezua idatzita edo udaletxeko buzoian erantzunak utzita.
Izendapen gehien jasotzen dituzten hiru proposamenen artean aukeratuko dute hautagaia udal ordezkariek nahiz jaien antolakuntza taldeko kideek.