Maiatzaren 15ean, ostiralez, bertso afaria egingo dute Aizarnazabalgo Mikel elkartean, 21:00etan hasita. Maialen Lujanbio eta Xabat Illarregi bertsolariak ariko dira kantuan, eta afaritarako sarrerak salgai daude dagoeneko Uztarri tabernan, 30 euroren trukean. Maiatzaren 10a, igandea, izango da sarrerak erosteko azken eguna.