Ipuin kontaketa saioa antolatu dute astelehenerako

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 17a

Miriam Mendoza ipuin kontalaria.

Liburuaren Nazioarteko Egunari lotuta antolatu dute ipuin kontaketa saioa Aizarnazabalgo Liburutegian. Miriam Mendoza ariko da kontalari.

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna da, eta egun horri lotuta astelehenerako, hilaren 20erako, ipuin kontaketa saioa antolatu dute Aizarnazabalgo Liburutegian. 17:30ean hasiko da saioa, eta Miriam Mendoza ariko da kontalari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide