Aste Santuan hainbat elizkizun zein ekitaldi erlijioso egingo dituzte Aizarnazabalen: bihar, Ostegun Santu egunez, otoitzaldia egingo dute parrokian 21:00etan, eta Ostiral Santuan, berriz, Gurutze bidea izango da 11:00etan.
Era berean, bihar eta etzi 18:00etan, larunbatean 17:30ean eta igandean 12:30ean, esaterako, mezak egingo dituzte.