Osakidetzak eta udalak elkarlanean antolatuta, erorketak saihesteko ikastaroa emango dute datorren ostiralean, martxoak 6, Aizarnazabalen. 10:00etan hasiko da eta Lauburuko lehen solairuan egin dute hitzordua; bereziki adineko pertsonei zuzendutako saioa izango da.
Saio berean, Betion zerbitzua aurkeztekoa zen Eusko Jaurlaritza. Azkenean, baina, bertan behera utzi du aurkezpen hori Jaurlaritzak. Beraz, ikastaroa bai, baina aurkezpenik ez dute izango ostiralean Lauburun.